Tonatiuh

Tonatiuh azteka mitologian eguzkiaren jainkoa zen. Aztekek zeruko buruzagitzat hartu zuten. Bosgarren eguzkia bezala ere ezagutu zen, aztekek, jainko honek kontrola laugarren eguzkia zerutik kanporatua izan zenean hartu zuela uste baitzuten. Bere kosmologiaren arabera, eguzki bakoitza bere aro kosmiko propioa zuen jainko bat zen eta azteken arabera, eurak oraindik Tonatiuhren aroan zeuden.

Tonatiuh eguzki jainko azteka, Telleriano-Remensis Kodexean irudikatua

Sorkuntzaren mito aztekaren arabera, jainkoak ordain bezala giza sakrifizioak eskatzen zituen, eta hauek ukatzen bazitzaizkion, bera zeruan zehar mugituko zen ezkutatzeko asmoz. Uste denez, urtero 20.000 pertsona sakrifikatzen ziren Tonatiuh eta beste jainko batzuen omenez, kopuru hau azteken gurtza izugarritzat jo nahi zuten espainiarrek exageratu zutela uste den arren. Aztekak txundituta zeuden eguzkiarekin eta kontu handiz behatzen zuten, eta zehaztasunari dagokionez bigarren postuan zegoen eguzki egutegi bat zuten, maia egutegiaren ondoren. Gaur egun oraindik zutik dirauten monumentu azteketako asko eguzkiarekin lerrokatuak daude, Eguzkiaren Harrian (azteka egutegia bezala ere ezagutzen dena) sakrifizioko aizto batekin irudikatu zen mihi bezala, eguzki diskoa bizkarrean zuela eta gorputza eta aurpegia gorriak zituela marrazten zen.

Pedro de Alvarado konkistatzaile espainiarrari eman zitzaion Tonatiuh izena bere ile horia eta bere begi urdinengatik.

Arranoekin lotzen zen.


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.