Tommy Haas
Tommy Haas Alemaniako tenislaria da. ATP-sailkapenean 11. postuan dago, baina 2002an 2. postura iristea lortu zuen. Tenislari honen afizioak zinea, musika, golfa, NBA, ur-kirolak, mahai-tenisa eta abiadura handiko kotxeak dira.
Tommy Haas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hanburgo, 1978ko apirilaren 3a (45 urte) |
Herrialdea | Alemania Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Bradenton (Florida) |
Familia | |
Aita | Peter Haas |
Ama | Brigitte Haas |
Ezkontidea(k) | Sara Foster (2010 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria |
Tenis | |
Jokaera | eskuina |
Bakarka i/g | 569–338 |
Binaka i/g | 74–86 |
Rankinga | 2 tennis singles (en) (2002ko maiatzaren 13a) 127 tennis doubles (en) (2002ko otsailaren 18a) |
Lateralitatea | eskuina |
Pisua | 84 kilogramo |
Altuera | 188 zentimetro |
tommyhaas.com | |
Ibilaldi profesionala
Haas txiki-txikitatik hasi zen tenisean, 2 urte t'erdirekin jada hasia zen erraketa txiki batekin tenis-pilotak bere aitari botatzen. Bere aitak, semeak talentua zeukala ikusterakoan, zeukan diru-kopuru guztia gastatu zuen bere semeari entrenatzaile on bat ordaintzeko. Apustua ez zitzaion batere gaizki atera, izan ere 5 urte beteak zituela, bere lehenengo txapelketa irabazi zuen bere jaioterrian, Hamburgen. Gutxinaka txapelketak irabazten joan zen eta 13 urte zituenean jada Austria, Alemania eta Europako txapelketak irabaziak zituen bigarrengo aldiz. Nick Bollettierik bere talentua ikusterakoan dohain utzi zion bere Floridako akademian sartzen. Beraz, 13 urterekin eta ingelesa ikasi gabe, Haas AEBtara joan zen, serioski entrenatzen hasteko asmoz. 1996an, Haas jokalari profesionala bihurtu zuen eta gorako ibilbidea hartu zuen urte gutxitan izan ere bi urteren buruan bere lehenengo ATP-saria irabazi zuen eta Open Australiarrean final erdietara iritsia zen. 2000. urtean zilarrezko domina irabazi zuen Sidney-ko joko olinpikoetan.
2001 eta 2002 urteak oparoak izan ziren tenislariarentzat, izan ere lehenengo urtean 4 ATP-sari irabazi zituen eta 2002. urtean munduko 2. tenislari onena bilakatu zen. Baina urte hartan, istripu bat gertatu zen, Haasen bizia arriskuan jarriz, gainera bere aita koman geratu zen istripu tragiko hartan. Bere sorbalda hautsi zuen eta zirkuitu-profesionala utzi zuen 2004. urtera arte. Gogo handiz itzuli zen, Andy Roddick, Marat Safin eta Roger Federer bezalako tenislari ospetsuei irabaziz eta urte berean 2 ATP-txapelketa lortuz. 2006. urtean 3 ATP-txapelketa irabazi zituen eta AEB-tako Open ikusgarri bat egin ondoren, zortzirenekoetan kanporatua izan zen hankan lesio txiki bat izan ondoren. Gainera sailkapenean 9. postuan kokatu zen, ondorioz, postu batengatik, ezin izan zuen Masters Kopan sartu. Tommy Haas ezkondua dago eta 2005. urtean jaiotako Sophia alaba dauka.
Banaka
Sariak
Zenb. | Data | Txapelketa | Lur-mota | Aurkaria | Emaitza |
1. | Otsailak 15, 1999 | Menphis, AEB | Gogorra | Jim Courier | 6-4 6-1 |
2. | Ekainak 1, 2001 | Adelaide, Australia | Gogorra | Nicolás Massú | 6-3 6-1 |
3. | Abuztuak 20, 2001 | Long Island, AEB | Gogorra | Pete Sampras | 6-3 3-6 6-2 |
4. | Urriak 18, 2001 | Viena, Austria | Gogorra (I) | Guillermo Cañas | 6-2 7-6 6-4 |
5. | Urriak 15, 2001 | Stuttgart, Alemania | Gogorra (I) | Max Mirnyi | 6-2 6-2 6-2 |
6. | Apirilak 12, 2004 | Houston, AEB | Lurra | Andy Roddick | 6-3 6-4 |
7. | Uztailak 12, 2004 | Los Angeles, AEB | Gogorra | Nicolas Kiefer | 7-6 6-4 |
8. | Otsailak 5, 2006 | Delray Beach, AEB | Gogorra | Xavier Malisse | 6-3 3-6 7-6 |
9. | Otsailak 25, 2006 | Menphis, AEB | Gogorra (I) | Robin Söderling | 6-3 6-2 |
10. | Uztailak 24, 2006 | Los Angeles, AEB | Gogorra | Dmitry Tursunov | 4-6 7-5 6-3 |
Taldeka
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tommy Haas |
- (Ingelesez) ATP Perfila
- (Ingelesez) Davis Kopa Perfila
- (Alemanez) Tommy Haas
- (Alemanez) Tommy Haas Tenis Akademia