Tomate frijitu
Tomate frijitua[1] Espainiako gastronomian ohikoa den sukaldaritzako prestaketa bat da; funtsean, tomateak zartaginean frijitzean datza, oliba olioarekin, su motelean. Sarritan, baratxuriak eta tipulak ere sartzen dira, eta azukrea, azidotasuna kentzeko. Espainiako sukaldaritzaren prestaketarik oinarrizkoenetako, ezagunenetako eta zabalduenetako bat da, eta plater tipiko ugaritan aurki daiteke. Tomate frijitua, oro har, ez da dip edo bustitzeko saltsatzat hartzen, baizik eta arroz, arrain, haragi, dilista, betegarri eta abarrez osatutako gisatu ugari prestatzeko basetzat.
Tomate frijitu | |
---|---|
saltsa | |
![]() | |
Osagaiak | Tomatea |
Historia | |
Jatorria | Espainia |
Erreferentziak
- Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.