Tomasito
Tomas "Tomasito" Moreno Romero (Jerez de la Frontera, 1969) espainiar abeslaria da. Flamenko munduko familia batetik dator (izan ere, La Bastiana-ren semea da). Flamenkoa eta hainbat estiloekin: pop , rock , hip hop , funk , etab. fusioa oso pertsonala egiten du.
Tomasito | |
---|---|
![]() (2010) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Tomás Moreno Romero |
Jaiotza | Jerez de la Frontera, 1969 (54/55 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Tomasito |
Genero artistikoa | flamenkoa pop musika rock hip hop musika jazz-funk (en) ![]() Latin jazz (en) ![]() |
Musika instrumentua | ahotsa Claps (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Ibilbidea
1990eko hamarkadan Camino del hoyo abestiarekin arrakasta itzela izan zuen eta Ketama taldearekin ibili zen. 2006ean, Kiko Veneno , Muchachito Bombo Infierno eta Los Delinqüentes taldeko Ratón eta Canijorekin G-5 izeneko taldea sortzen du. Tucaratupapi diskoa kaleratu zuten.
Artista askorekin egin ditu kolaborazioak, besteak beste, Pastora Soler, Chick Corea, Paco de Lucía, Wynton Marsalis, Chano Domínguez, Paquito de Rivera, Diego Carrasco, Javier Limón, eta abar.
Diskografia
Hauek dira Tomasitok argitaratutako lan garrantzitsuenak:
- Torrotrón (1993)
- Tomasito (álbum) (1996)
- Castaña (álbum) (1999)
- Cositas de la realidad (2003)
- Y de lo mío ¿qué? (2009)
- Los hombres de las praderas y sus bordones calientes, Los Delinqüentes-ekin (2010)
- Azalvajao, 2013. Beste batzuen artean, Bebe eta Raimundo Amador-en kolaborazioekin. (2013)
- Ciudadano gitano, kantu arrakastatsuen bilduma, "Libre y a mi manera" kantu ineditoa barne (2017)
Kolaborazioak
Pastora Soler ezagutaraztea eman zuen "Dámelo ya" kantuan parte hartu zuen
Fernando Truebaren Calle 54 filmean, Chano Domínguez-ekin batera partehartzen du.
Rosendo musikariaren "Agradecido" kantua alegría moduan grabatu zuen "Perversiones flamencas" bilduman.
Navajita Plateá-ren "En Familia" CD/DVDan.
¿Por qué se frotan las patitas? filmean, "De momento" kantua Los Aslándticos-ekin eta Aserejé kantuaren bertsio bat eiten ditu.
Dakareko I Festival Afroflamenco 2009 -Senegal-en eta Sowetoko I Festival Afroflamenco 2010 -Johannesburgo, Sudáfrica.
Septeto - Oye como viene albume-ean Chano Domínguez, Pablo Martín, Guillermo McGill, Blas Córdoba, Israel Suárez "Piraña" eta Joaquín Grilo-rekin.
![]() ![]() |
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |