Tomas Villanuevakoa
Tomas Villanuevakoa, jaiotza-izenaz Tomás García Martínez (Fuenllana, Gaztelako Erresuma, 1487 – Valentzia, 1555eko irailaren 8a), espainiar elizgizona izan zen. Alexandro VII.ak santu izendatu zuen 1658an. Jaieguna irailaren 22an ospatzen da.
Tomas Villanuevakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Fuenllana, 1488 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Valentzia, 1555eko irailaren 8a (66/67 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Alcalako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania latina |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, apaiz katolikoa eta teologoa |
Santutegia | |
Irailaren 8 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | San Agustinen Ordena |
Bizitza
Alcalá de Henaresko eta Salamancako unibertsitateetan filosofia irakatsi ondoren, San Agustinen Ordenan sartu zen, eta 1520. urtean apaiz egin zen. Karlos V.aren predikaria izan zen, eta nahi izan ez bazuen ere, Valentziako artzapezpikutegiko buru izateko kargua onartu behar izan zuen. Berrikuntza nabarmenak eta gizarte lan sakonak bultzatu zituen. Sermoi ugari idatzi zituen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tomas Villanuevakoa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.