Tomas Kaietano
Tomas Kaietano (italieraz: Gaetano; Gaeta, 1469ko otsailaren 20a - Erroma, 1534ko abuztua) italiar teologoa izan zen, eskola tomistako teologorik handienetakoa.
Tomas Kaietano | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
1519ko apirilaren 13a - 1534ko abuztuaren 9a ← Fernando Herrera (en) ![]() ![]() Elizbarrutia: diocese of Gaeta (en) ![]()
1518ko maiatzaren 1a (egutegi gregorianoa) - 1519ko abenduaren 19a ← Francisco de Remolins (en) ![]() ![]() Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Palermo (en) ![]()
1517ko uztailaren 1a (egutegi gregorianoa) - 1534ko abuztuaren 9a
1508 - 1517 ← Jean Clérée (en) ![]() ![]() | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Gaeta, 1469ko otsailaren 20a | ||||||||
Heriotza | Erroma, 1534ko abuztuaren 9a (65 urte) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Paduako Unibertsitatea | ||||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | filosofoa, apaiz katolikoa, teologoa eta apezpiku katolikoa | ||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||
Enplegatzailea(k) | Paduako Unibertsitatea | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||
Erlijio-ordena | domingotar |

Kaietano Luteroren aurrean.
Domingotarren ordenako fraidea izan zen. Bolonian eta Paduan egin zituen teologia-ikasketak. Metafisikako irakasle izan zen. Dominikarren ordenako nagusi zela (1508-1518) Girolamo Savonarolaren ideien ikerketa egin zuen; 1511-1517 bitartean Aita Santuaren aginpidearen aldezle izan zen, Pisako kontzilioaren kontra, eta Laterango bosgarren Kontzilioan Elizaren erreforma bultzatu zuen. Aita Santuaren ordezkari gisa Luteroren aztertzaile izan zen Augsburgon (1518). Haren obra nagusiak: Summa Theologica, Salmuen iruzkinak, eta Testamentu Berriaren eta Zaharraren hainbat iruzkin.
- Summula Caietani, 1530
- Opuscula omnia, 1596
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.