Tomas Ibarra

Tomas Ibarra Indakoetxea (Zubieta, 1945 - ), Kokotxea, Zubietako inauterietako joalduna izan da 1992tik eta hartzazaina 2015etik aurrera[1]. Lanbidez industriako langilea, artzaina eta basozaina izan da.

Tomas Ibarra

Bizitza
JaiotzaZubieta, 1945 (78/79 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
JarduerakJoalduna, basozaina eta artzaina

Biografia

Txikia zela, lehenik Lezora eta ondoren Errenteriara joan zen familiarekin bizitzera[2]. Industriako lanetan ibili ondoren, AEBtara joan zen artzain, eta handik itzuli ondoren Gipuzkoako Foru Aldundiko basozaina izan da erretiratu arte.

Gaztetan pare bat aldiz atera zen joaldun gisa, eta berriro ez zuen lortu, lan-kontuak zirela eta, 47 urte zituen arte[1]. Hala ere, 1971ean Errenteriako jaietara eraman zituzten Angel Elkanoren ekimenez, eta bertan egon zen bide osoan laguntzen[2]. Errenterian 40 urtez jarraian desfilatu dute Zubietako joaldunek[2], eta Euskal Herrian ezagun egitearen arrazoietako bat da.

1993tik aurrera joaldun gisa aritu zen berriro ere, eta 2015ean, "norbaitek egin behar zuela eta", hartzazain gisa aritu da, joaldunen pausoa bateratzen[1].

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Tomás Ibarra: el guía que marca el ritmo de los 'joaldunak' de Zubieta» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-29).
  2. Arenaza, Txema. Zubietako joaldunak:40 años desfilando por Errenteria. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.