Tomas (apostolua)

San Tomas edo Juda Tomas Didimo (arameeraz: Tau'ma, "bikia"). Jesus Nazaretekoak hautaturiko apostoluetako bat izan zen. Galileako judua zen, eta Kristori lagundu zion bidaietan. San Joanen Ebanjelioak dakar San Tomasen berri: Kristorekin batera hiltzeko prest agertzen denean, Jesusekin elkartzeko bidea jakin nahi duenean eta Jesusen zauriak ukitutakoan baizik sinesten ez duenean haren berpizkundean.

Tomas (apostolua)

apostolu

Bizitza
JaiotzaGalilea, I. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaMylapore (en) Itzuli, 72ko uztailaren 3a ( urte)
Hobiratze lekuaSan Thome Basilica (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Jesus Nazaretekoa
Jarduerak
Jarduerakmisiolaria
Santutegia
Uztailaren 3, Erromatar Eliza Katolikoa, Urriaren 6 eta Eliza ortodoxoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Izan ere, sinesgogortasunez zen ezaguna:

« Tomas, Hamabietako bat, Bikia zeritzana, ez zegoen haiekin Jesus etorri zenean. Elkartu zirenean, beste ikasleek esan zioten:

–Jauna ikusi dugu.
Tomasek erantzun zien:
–Haren eskuetan iltzeen seinalea ikusten ez badut, eta nire atzamarra iltze-zuloetan eta nire eskua haren saihets-zuloan sartzen ez badut, ez dut inola ere sinetsiko.
Zortzi egunen buruan, etxean zeuden berriro ikasleak, eta Tomas ere bertan zen. Ateak itxirik zeuden arren, sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: «Bakea zuei». Gero, esan zion Tomasi:
–Ekarri atzamarra eta aztertu nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihets-zuloan. Eta ez izan sinesgogor, sinestedun baizik.
Tomasek erantzun zion:
–Ene Jauna eta ene Jainkoa!
Jesusek esan zion:
–Ikusi nauzulako sinetsi al duzu? Zorionekoak ikusi gabe sinesten dutenak

 »

Joanen Ebanjelioa, 20:24,29

Interes handiko ebanjelio apokrifo bat idatzi bide zuen San Tomasek.

Litekeena da Erromatar Inperiotik at ebanjelioa aditzera eman zuen apostolu bakarra izatea, izan ere, kondairak Partia eta India bisitatu zituela dio.

Hainbat hiri, leku, herrialde eta gizatalderen santu zaindaria da: India, arkitektoak eta abar. Uztailaren 3a da santuaren eguna. Bestalde, Euskal Herrian oso ospetsua da San Tomas jaia, abenduaren 21ean ospatzen dena.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.