Tomaniivi
Tomaniivi (1324 m) Fijiko mendirik altuena da. Viti Levu uhartean dago.
Tomaniivi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.324 m |
Prominentzia | 1.324 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 17°37′59″S 178°01′00″E |
Herrialdea | Fiji |
Division of Fiji | Western Division |
Leku geografikoa | Viti Levu |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Navaitik[1] |
Izenak
Mendiaren benetako izena fijieraz Tomaniivi da; askotan okerreko Tomanivi aldaera erabiltzen da. Ingelesez bi izen horiek erabiltzen dira, izen generikoarekin (Mount) ala gabe. Oraindik noizean behin lehengo izen koloniala (Mount Victoria) ere topa daiteke[2].
Kokapena
Viti Levu Fijiko bi uharte nagusietako bat dago. Bere barnealdea mendilerro batek zeharkatzen du iparraldetik hegoaldera; Tomaniivi uharteko iparraldean dago.
Uharteko ibai nagusietako (Rewa, Navua, Sigatoka, Ba) iturburuak bere inguruetan daude[3].
Bera baino garaiagoa den mendirik hurbilena Samoako Mauga Silisili (1.858 m) da.
Ezaugarriak
Mendia hegaztien babesleku aparta da eta Greater Tomaniivi izeneko Important Birds Area ("Hegazti eremu inportantea") eratu zen[4].
Erreferentziak
- Igoera baten kontakizuna.
- Ricardo Hernani eta Andoni Gorostiaga, Atlas de los techos de estados e islas del mundo, Pyrenaica, 2008, Bilbo; 40.or.
- Mendia Encyclopædia Britannican.
- BirdLife International webgunea.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Mendia Peakbaggeren.