Tom Sawyer-en abenturak

Tom Sawyer-en abenturak Mark Twain idazle estatubatuarraren eleberria da, 1876an argitaratua Mark Twainek Tom Sawyer-en haurtzaroa azaltzen digu liburu honetan. Tom Sawyer AEBko St. Petersburg fikziozko herrian, Mississippi ibaiertzean, bizi da. Herri hori idazlea bizi zen Hannibal Missouri herrian dago inspiratuta.[1].

Tom Sawyer-en abenturak
Lehenengo argitalpenaren lehen orria
Datuak
IdazleaMark Twain (1876)
Argitaratze-data1876
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaThe Adventures of Tom Sawyer
Hizkuntzaingelesa
HerrialdeaAEB
IlustratzaileaTrue Williams (en) Itzuli
OCLC47052486
Euskaraz
IzenburuaTom Sawyer-en abenturak
ItzultzaileaIñaki Mendiguren eta Sarah J. Turtle
Argitaratze-data2012
BildumaKlis-Klasikoak
Orrialdeak231
ISBN978-84-9746-785-8

Bertsio ezberdinak

Bertsio originala

Egileak, liburuaren lehenengo edizioaren sarreran azpimarratzen du argi ezaugarri biografikoak eta lanaren asmoa.[2]

Pasarte gehienak errealitatean oinarrituak dira, bat edo bi egile berari gertaturikoak, besteak bere gaztaroan ezagutatuko kideei gertaturikoak. Huck Finn pertsonaia autobiografikoa da; Tom Sawyer pertsonaia ordea, fikziokoa da, beste hiru ikaskideen ezaugarriekin eraikitako pertsonaia.

Publiko gaztetxoari zuzendutariko lana izan arren, egileak helduak ere izan zituen kontuan lan hau idazterakoan. Helduek beraien gaztaroa atseginez gogorarazteko asmoa zuen.

Abentura-nobela hau, XIX.mendean argitaratutako beste klasikoak bezala (Alice, Robinson Crusoe, Gullliver) ilustratua da jatorrizko ediziotik. Ilustrazioen egilea T.W.Williams ilustratzaile amerikarra da[3].

Abentura nobela honetan generoaren bi ezaugarri agerian daude. Alde batetik pertsonaiaren umezurztasuna protagonistak zorigaiztoko bizimodua. Bestetik heroaren bidaia, egoera eta arazo desberdinei aurre egiteko beharra, haziketa prozesua, bizitza beraren eredu gisa, kultur guztietan agertzen den Pasabidearen Erritoaren adierazpena[4].

Argumentua

Tom Sawyer bere izeba Pollyrekin eta Sid haurriderdiarekin Saint Petersburgen bizi den umezurtza da. Oso bihurria da, baita azkarra ere, eta askotan onik ateratzen da bere bihurrikerietatik.Behin, Tomek bere jantziak zikindu zituen borroka batean eta ohol-hesia kare-esnean zuritzera zigortu zuen izebak. Tomek hori egitea oso gauza ona zela konbentzitu zituen lagunak, eta lortu zuen haiek berari erostea ohol-hesia zuritzearen eskubidea. Azkenean, oso-osorik zuritu zuten hesia lagunek.

Tom Becky Thatcherez, herrira etorri berriaz, maitemindu zen eta konbentzitu zuen ezkon-hitza elkarri emateko. Baina dena zapuztu zen Becky jabetzean Tomek Amy Lawrenceri lehenago emandako ezkon-hitzaz.

Piska bat geroago, Huckleberry Finnekin joan zen hilerrira gauez. Bertan Robinson doktorea, Muff Potter eta Joe Indioa ikusi zitzuten gorpu bat lapurtzeko lanetan. Bat-batean, Robinson doktoreak Joe Indioarekin eztabaidatu zuen eta lurrera bota zuen. Potterrek Indioaren alde atera zen eta bera ere lurrera bota zuen doktoreak. Orduan, Indioak Potterren labana hartu eta doktorearen bularrean sartu zuen. Potter suspertzean, Joe Indioa jakinarazi zion hark hil zuela doktorea. Laster, Potter atxilotu zuten.

Handik gutxira Tomek, Huckek eta Joe Harperrek uharte batera ihes egiten zuten. Behin ikusi zuten bere herrikoak haien gorpuak bilatzen ari zirela ibaian. Beraz, itzultzea erabaki zuten eta euren aldeko elizkizunean bertan agertu ziren, denak txundituta eta pozik utziz.

Eskolara itzulita, Tomek Beckyren maitasuna berreskuratu zuen, Beckyk irakaslearen liburua apurtu eta Tomek bere gain hartu zuelako errua.

Laster, Muff Potterren aurkako epaiketa hasi zen eta bertan Tomek Joe Indioaren aurkako lekukotasuna eman zuen. Potter errugabetu zuten, baina Indioa leiho betetik ihes egin zuen. Hortaz, Tom izu-ikaraz bizi zen.

Uda heldu zen eta Tom eta Huck altxor baten bila joan ziren etxe sorgindu batera. Han espainiar gormutu bat -Joe Indioa mozorrotua- ikusi zuten lagun batekin. Horiek altxor bat aurkitu eta beste leku batera eraman zuten gordetzera. Handik aurrera, Huckek zelatatu zuen Joe Indioa altxorra non zegoen jakiteko. Behin, Indioa eta laguna kutxa batekin ikusi zituen. Haiei jarraitzea erabaki zuen eta Douglas alarguna erasotu nahi zutela jabetu zen. Huckek laguntza eskatu zien gaslestar bati eta bere semeei, eta erasoa zapuztea lortu zuen, heroi anonimo bihurtuz.

Bestalde, Tom eta ikaskideak Beckyk antolatutako txango batera joan ziren. Biharamunean, denak konturatu ziren Tom eta Becky ez zirela itzuli eta haien bila joan ziren. Bikotea haitzulo batean zegoen galduta eta egunetan ibili zen irtenbidearen bila, baina alferrik. Bertan Tomek Joe Indioa ikusi zuen kandela eskuan zuela baian, zorionez, desagertu zen. Azkenean, itxaropenik gabe gertzen ari zirenean, Tomek irtenbide bat aurkitu zuen kometa-hari bat lagunduta.

Aste bat beranduago, Tom eta Huck haitzulora itzuli ziren eta Joe Indioaren altxorra aurkitu zuten. Douglas alargunak Huck hartu zuen bere etxean, baina Huck ez zen berarekin moldatzen eta ihes egin zuen. Tomek itzultzeko konbentzitu zuen, bere bidelapurren taldekide izan nahi bazuen.

Pertsonaiaen ezaugarriak

  • Tom Sawyer: protagonista nagusia.
  • Izeba Polly: Tomen amaren ahizpa. Berarekin bizi da. Asko sufritzen du Tomen bihurrikeriekin.
  • Sid Sawyer: Tomen haurriderdia. Beti zintzo portatzen da izebarekin, eta Tom salatzeaz eta hari jarritako zigorrez gozatzen da.
  • Mary: Tomen lehengusina. Tom laguntzen saiatzen da, Sid ez bezala.
  • Huckleberry Finn: Tomen lagunik onena. Upel huts batean bizi da.
  • Joe Harper: Tomen beste lagun mina.
  • Becky Thatcher: Tomen andregaia. Hasieran haserretu ziren baina maitasuna berreskuratu zuten
  • Amy Lawrence: Tomen aurreko andregaia. Beckyk Amy ordezkatu zuen.
  • Joe Indioa: Tomen etsaia. Tom hil nahi du bere aurkako lekukotasuna emateagatik. Goseak hil zuen haitzuloan, hango sarrera hesitu zutelako bera barruan zegoenean. Liburu zati batean, espainiar gormutu bat bezala agertzen da.
  • Muff Potter: arrantzale mozkorra. Tomen laguna zen, beti ondo portatzen zelako haurrekin. Tomek heriotz-zigorretik salbatu zuen bere aurkako lekukotasuna ematean.
  • Robinson doktorea: gorpu bat lapurtu nahi zuen, Joe Indioak eta Muff Potterrek lagunduta. Joe Indioak hil zuen.
  • Thatcher epailea: Beckyren aita.
  • Douglas alarguna: Huckek salbatu zuen Joe Indioaren egitasmoetatik. Huck bere etxean hartu zuen.

Itzulpenak

Itzulpenak euskarara

Abenturazko eleberriaren klasiko handienetariko bat da Tom Sawyer, bai haurrentzat bai helduentzat interesgarria [5].

  • Mark Twain; Guillermo Gonzalez]], (il.), Iñaki Mendiguren(itz.),Sarah Turtle (itz.) Tom Sawyer-en abenturak, Alberdania, Erein, Igela, 2012, Euskadi Saria 2013, Itzulpengintza kategorian. Bi egileak, elkar ezagunak orain dela 40 urtetik, elkarrekin jaso zuten saria.[6]

Sariak eta merezimenduak

Sariaren merezimendua dela eta, lehenik itzultzaileek modu nabarmenean egileari bai irakurleari zor zion begirunea agerian uzteagatik. Bestaldetik kalitatezko itzulpen bat eginda, XIX. mendeko klasiko estatubatuar bat XXI. gaurko irakurle gazteek nahiz nagusiek gustura irakurtzeko moduan ekartzeagatik. Eta euskal itzulpengintzak gaur egun lortu duen mailaren adibide egoki-egokia lortzeagatik,jatorrizko lanaren zailtasun guztien gainetik.[8].

Lan honen itzulpen lanari buruz,Asun Agirianoren esanetan, Iñaki Mendigurenen eta Sara Turtleren maisutasuna azpimarratzeko beharra dago, ez bait da erreza bi hizkuntza erregistro ezberdinak euskaratzea, lehenengoa, ahozkotasunetik gertuena pertsonaien hizkuntza arrunta, eta bigarrena, narratzailearena, literarioagoa.[9].

  • IBBYren Ohorezko zerrenda, 2014. Liburu hautatua.[10]

Egokitzapenak

literarioak

Tom Sawyer - 01-017
  • (Gaztelaniaz) Twain, Mark: Las aventuras de Tom Sawyer. Madrid : Gaviota, D.L. 1984.ISBN 84-392-8205-2
  • (Gaztelaniaz) Twain, Mark: Las aventuras de Tom Sawyer. Barcelona : La Galera, 2008. ISBN 84-392-8205-2
  • Twain, Mark: Tom Sawyer.-en abenturak . Donostia: Madrid, Alberdania-Erein-Igela, 2012.ISBN 978-84-9746-785-8
  • (Gaztelaniaz) Twain, Mark: Las aventuras de Tom Sawyer. Irakurketa erreza. Madrid, Almadraba, 2017. ISBN 9788483084120.

ikusentzunezkoak

Tom Sawyer, 1917

zinemarako egokitzapenak


  • (Ingelesez) William Desmond Taylor: “Las aventuras de Tom Sawyer (EEBB, 1917)"[11]
  • (Ingelesez) John Cromwell :“Las aventuras de Tom Sawyer (EEBB, 1930)"[12]
  • (Ingelesez) Norman Taurog : “Las aventuras de Tom Sawyer (EEBB, 1938[13]
  • (Ingelesez) Don Taylor : “Las aventuras de Tom Sawyer (EEBB, 1973)"[14]
  • (Ingelesez) William R. Kowalchuk Jr.: “Las aventuras de Tom Sawyer “,marrazki bizidunak(1998)"[15]
  • (Ingelesez) Paul Sabella, Phil Mendez:“Las aventuras de Tom Sawyer, marrazki bizidunak (EEBB, 2000)"[16]
  • (Errusieraz) Stanislav Govorukhin:“Mark Twain’s Tom Sawyer (Errusia, 2001)"[17]
  • (Alemanez) Hermine Huntgeburth: “Las aventuras de Tom Sawyer (Alemania, 2011)"[18]
  • (Alemanez) Norbert Lechner:“Tom und Hacke (Alemania, 2012)"[19]
  • (Ingelesez) Jo Kastner: “Tom Sawyer & Huckleberry Finn (EEBB, 2014)"[20]

telebistarako egokitzapenak

  • (Errumanieraz) Mihai Iacob, Wolfgang Liebeneiner:“Las aventuras de Tom Sawyer (Errumania, 1968)"[21]
  • (Ingelesez) Jack Hively, Ken Jubenvill, Michael Berry, Don S. Williams:“Huck & Tom (EEBB, 1979)"[22]
  • (Japonieraz) Hiroshi Saitô: “Las aventuras de Tom Sawyer, marrazki bizidunak (Japonia, 1980)"[23]

Lan kritikoak

  • (Gaztelaniaz) Arias, Inocencio F. (1940-) : En el centenario de Mark Twain / Inocencio Arias. Leer, ISSN 1130-7676. N. 213. zkia (jun. 2010.eko ekaina), 46-47 orr.
  • (Gaztelaniaz) Craig, Ian : Las aventuras de Tom Sawyer en la España de Franco / Ian Craig. Educación y biblioteca, ISSN 0214-7491.171. zkia ( 2009Ko maiatza-ekaina), 18-24 orr.
  • (Gaztelaniaz) Duran, Teresa (1949-) :“Clásicos recuperados. Por qué leer hoy a Mark Twain?"– La Página escrita. -- 7. zkia, (2014ko apirila) 66-67 orr.
  • (Gaztelaniaz) MARK Twain : monográfico / [por Vicente Muñoz Puelles... eta beste batzuk. CLIJ : Cuadernos de Literatura Infantil y Juvenil -- ISSN 0214-4123. -- 55. zkia. (1993ko azaroa) ; . 7-59 orr.
  • (Gaztelaniaz) Tébar, Juan (1941-) Tom y Huck, los chicos del río y otros viajeros del tiempo / Juan Tebar. CLIJ. 0214-4123 . 252. zkia (2013ko martxoa-apirila) 16-25 orr.
  • (Gaztelaniaz) Tom Sawyer: Guía didáctica de la película. Making of, ISSN 1137-4926. 104-105. zkia (2014) 69-70 orr.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Mark Twain: biografia. (Noiz kontsultatua: 2016-06-08).
  2. (Ingelesez) The Adventures of Tom Sawyer. (Noiz kontsultatua: 2016-06-08).
  3. Teresa Durán Abenturaren irudi bizia. Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, 10. zkia, 2004, 26-37 orr.. (Noiz kontsultatua: 2018-04-17).
  4. Joanes Urkixo. Heroaren bidaia. Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, 10. zkia, 2004, 68-77 orr.. (Noiz kontsultatua: 2018-04-17).
  5. Galtzagorri: Haur Literatura. Ezinbestekoak. Tom Sawtyer-en abenturak. (Noiz kontsultatua: 2018/03/09).
  6. (Noiz kontsultatua: 2013).
  7. / Tom Sawyer-en abenturak IBBYren Ohorezko zerrendan sartze-data=2014/02/14. .
  8. Euskadi sariak 2013 irabazleak. (Noiz kontsultatua: 2013).
  9. / Asun Agiriano: Haur eta gazte literatura : Neguko aterpe. Tom Sawtyer-en abenturak. (Noiz kontsultatua: 2018/03/0908).
  10. (Ingelesez) (Noiz kontsultatua: 2014).
  11. (Gaztelaniaz) Las aventuras de Tom Sawyer. (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  12. (Gaztelaniaz) Las aventuras de Tom Sawyer. (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  13. (Gaztelaniaz) Las aventuras de Tom Sawyer. (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  14. (Gaztelaniaz) Las aventuras de Tom Sawyer. (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  15. (Gaztelaniaz) [[ https://www.filmaffinity.com/es/film377089.html Las aventuras de Tom Sawyer. ] (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  16. (Gaztelaniaz) Las aventuras de Tom Sawyer. (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  17. (Gaztelaniaz) Mark Twain’s Tom Sawyer. (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  18. (Gaztelaniaz) Las aventuras de Tom Sawyer. (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  19. (Gaztelaniaz) [[ https://www.filmaffinity.com/es/film131448.html Tom und Hacke. ] (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  20. (Gaztelaniaz) [Tom Sawyer & Huckleberry Finn. (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  21. (Gaztelaniaz) [[ https://www.filmaffinity.com/es/film619819.html Las aventuras de Tom Sawyer. ] (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  22. (Gaztelaniaz) [[ [ https://www.filmaffinity.com/es/film264115.html Las aventuras de Tom Sawyer. ] (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  23. (Gaztelaniaz) Las aventuras de Tom Sawyer. (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • The Adventures of Tom Sawyer:
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.