Tom Sawyer
Tom Sawyer 1876an Mark Twainek haurtzaro eta gaztaroko oroitzapenetan oinarrituz sortutako haur literaturako pertsonaia da, Tom Sawyerren abenturak (1876) eleberriaren protagonista..
Tom Sawyer | |
---|---|
Lehenengo argitalpenaren lehen orria | |
Datuak | |
Idazlea | (1876) |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Adventures of Tom Sawyer |
Hizkuntza | ingelesa |
Herrialdea | AEB |
Euskaraz | |
Izenburua | Tom Sawyer |
Itzultzailea | Iñaki Mendiguren eta Sarah J. Turtle |
Argitaratze-data | 2012 |
Bilduma | Klis-Klasikoak |
Orrialdeak | 231 |
ISBN | 978-84-9746-785-8 |
Ezaugarriak
Tom Sawyer, mutiko umezurtza da. Bere izebarekin bizi da, baita bere anaiorde Sidekin ere. Bihotz onekoa den arren, bihurrikeria mordoa egiten ditu eta beraz, bere izebak zigortu egiten du; batzuetan zigor fisikoa izaten da eta beste batzuetan berriz, ikasteko balioko dion zigor hezigarria. Tomi zigorra jartzen diotenean, honek bete egiten du baina hezibide handia duenez, hauetatik nola ihes egin ere badaki.
Bihurrikeriak egiteaz gain, lagunei ez die sekula hutsik egiten eta beraiekin hamaika abentura bizitzen ditu. Izeba ere izugarri maite du eta ez lioke inoiz minik egingo edo asmo txarrez beraren aurka egingo[1].
Eleberriaren pertsonaiak
- Tom Sawyer: protagonista nagusia, umezurtza.
- Izeba Polly: Tomen amaren ahizpa. Berarekin bizi da. Asko sufritzen du Tomen bihurrikeriekin eta honen anaiordea berriz izugarri babestu eta maitatzen du.
- Sid Sawyer: Tomen anaiordea eta etxeko txikiena da. Beti zintzo portatzen da izebarekin, eta Tom salatzeaz eta hari jarritako zigorrez gozatzen du.
- Mary: Tomen lehengusina. Tom laguntzen saiatzen da, Sid ez bezala.
- Huckleberry Finn: Tomen lagunik onena. Upel huts batean bizi da eta hamaika abentura bizitzen ditu bere lagun minarekin. Douglas alargunarekin bizitzen hasten da, nahiz eta zuzentasunean eta formaltasunean hezitzen saiatzea ez zaion batere gustatzen. Herriak, Huck haurrentzat eredu txar bezala ikusten du.
- Joe Harper: Tomen beste lagun mina. Hamaika bizipen izaten ditu Huckleberry eta Tom-ekin. Familian oso maitatua da eta Izeba Pollyren begiradapean ere mutiko jatorra da.
- Becky Thatcher: Tomen andregaia. Haserrealdiak izan arren, maitasuna berreskuratzen dute.
- Amy Lawrence: Tomen lehenengo andregaia. Beckyk, Amy ordezkatu zuen.
- Joe Indioa: Tomen etsaia, lapurra da ofizioz eta ihes egiten abila. Tom hil nahi du bere aurkako lekukotasuna emateagatik eta Douglas alarguna ere, honen senarrak egindakoa ordain dezan. Goseak hil zuen haitzulo batean, hango sarrera hesitu zutelako bera barruan zegoenean. Liburu zati batean, espainiar gormutu bat bezala agertzen da.
- Muff Potter: arrantzalea eta herriko mozkorra. Tomen laguna zen, beti ondo portatzen zelako haurrekin. Tomek heriotz-zigorretik salbatu zuen bere aurkako salaketak alde batera uzteko lekuko izanik.
- Robinson doktorea: hilerritik gorpu bat lapurtu nahi zuen, Joe Indioak eta Muff Potterrek lagunduta. Joe Indioak diru kontuengatik hil egiten du.
- Thatcher epailea: Beckyren aita eta herri guztiak errespetatzen duen pertsona da. Muff Potterren aurkako epaiketa aurrera eramaten du.
- Douglas alarguna: Huckek salbatu zuen Joe Indioaren egitasmoetatik eta beraz etxean hartu zuen. Bere asmoa, hau hezitzea da, eskolara bidaliz eta arauak ezarriz.
Laburpena
Tom Sawyer bere izeba Pollyrekin eta Sid haurriderdiarekin Saint Petersburgen (fikziozko hiria), Mississippi ibaiaren ertzean, bizi den umezurtza da. Oso bihurria da, baita azkarra ere, eta askotan onik ateratzen da bere bihurrikerietatik. Behin, Tomek bere jantziak zikindu zituen borroka batean eta ohol-hesia kare-esnean zuritzera zigortu zuen izebak. Tomek hori egitea oso gauza ona zela konbentzitu zituen lagunak, eta lortu zuen haiek berari erostea ohol-hesia zuritzearen eskubidea. Azkenean, oso-osorik zuritu zuten hesia lagunek.
Tom Becky Thatcherekin, herrira etorri berriaz, maitemindu zen eta ezkon-hitza elkarri emateko konbentzitu zuen. Baina, Becky, Tomek Amy Lawrenceri lehenago emandako ezkon-hitzaz jabetzean dena zapuztu zen.
Piska bat geroago, Huckleberry Finnekin hilerrira joan zen gauez. Bertan Robinson doktorea, Muff Potter eta Joe Indioa ikusi zituzten gorpu bat lapurtzeko lanetan. Bat-batean, Robinson doktoreak Joe Indioarekin eztabaidatu eta lurrera bota zuen. Potter Indioaren alde egin zuen eta bera ere lurrera bota zuen doktoreak. Orduan, Indioak Potterren labana hartu eta doktorearen bularrean sartu zuen. Potter suspertzean, Joe Indioa jakinarazi zion hark hil zuela doktorea. Laster, Potter atxilotu zuten.
Handik gutxira Tomek, Huckek eta Joe Harperrek uharte batera ihes egin zuten. Behin, bere herrikoak haien gorpuak ibaian bilatzen ari zirela ikusi zuten. Beraz, itzultzea erabaki zuten eta euren aldeko elizkizunean bertan agertu ziren, denak txundituta utziz eta poztuz.
Eskolara itzulita, Tomek Beckyren maitasuna berreskuratu zuen, Beckyk irakaslearen liburua apurtu eta Tomek bere gain hartu zuelako errua.
Laster, Muff Potterren aurkako epaiketa hasi zen eta bertan Tomek Joe Indioaren aurkako lekukotasuna eman zuen. Potter errugabetu zuten, baina Indioa leiho batetik ihes egin zuenez, Tom izu-ikaraz bizi zen.
Uda iristean, Tom eta Huck altxor baten bila joan ziren etxe sorgindu batera. Han espainiar gormutu bat -Joe Indioa mozorrotua- ikusi zuten lagun batekin. Haiek altxor bat aurkitu eta beste leku batera eraman zuten gordetzera. Handik aurrera, Huckek Joe Indioa zelatatu zuen altxorra non zegoen jakiteko. Indioa eta laguna kutxa batekin ikusi zituenean haiei jarraitzea erabaki zuen eta Douglas alarguna erasotu nahi zutenaz jabetu zen. Huckek laguntza eskatu zien gaslestar bati eta bere semeei, eta erasoa zapuztea lortu zuen, heroi anonimo bihurtuz.
Bestalde, Tom eta ikaskideak Beckyk antolatutako txango batera joan ziren. Biharamunean, denak konturatu ziren Tom eta Becky ez zirela itzuli eta haien bila joan ziren. Bikotea haitzulo batean zegoen galduta eta egunetan ibili ziren irteteko bide bila, baina alferrik. Bertan, Tomek, Joe Indioa ikusi zuen kandela eskuan zuela baina, zorionez, desagertu zen. Azkenean, itxaropenik gabe geratzen ari zirenean, Tomek bide bat aurkitu zuen kometa-hari batez lagunduta.
Aste bat beranduago, Tom eta Huck haitzulora itzuli ziren eta Joe Indioaren altxorra aurkitu zuten. Douglas alargunak Huck hartu zuen bere etxean, baina Huck ez zen berarekin moldatzen eta ihes egin zuen. Tomek itzultzeko konbentzitu zuen, bere bidelapurren taldekide izan nahi bazuen[2].
Datuak laburrean
Kontakizunari dagokionez:
- Laburpen motza: Polly izebarekin bizi den umezurtza, beti bihurrikerietan dabilena. Bihotz onekoa da eta ez die lagunei sekula hutsik egiten. Egunean zehar hamaika abentura bizi ditu.
- Lagunak: Huckelberry Finn, Becky Thatcher, Joe Harper, Amy Lawrence.
- Familia: Polly izeba, Mary lehengusina eta Sid anaiordea.
Erreferentziak
- Agiriano, Asun. «Neguko aterpe» (pdf) Gara (Noiz kontsultatua: 2018/03/02).
- (1835-1910), Twain, Mark. ([2012]). Tom Sawyer-en abenturak. Alberdania ISBN 9788497467858. PMC 863220388..