Tom Kiernan

Thomas Joseph Kiernan (Cork, 1939ko urtarrilaren 7a - 2022ko otsailaren 3a) irlandar errugbilaria izan zen, atzelari postuan aritzen zena.[1]

Tom Kiernan
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakThomas Joseph Kiernan
JaiotzaCork, 1939ko urtarrilaren 7a
Herrialdea Irlandako Errepublika
Heriotza2022ko otsailaren 3a (83 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaCorkeko Unibertsitatea
HizkuntzakIrlandako gaelera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Irlandako errugbi selekzioa1960ko otsailaren 13a-1973ko otsailaren 24a
54
158
British and Irish Lions1968-1968
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria

Cork Constitution, Munster eta UC Cork taldeetan jokatu zuen. 1960tik 1973ra 54 partida jokatu zituen Irlandako errugbi selekzioan, horietatik 24 kapitain gisa eta 158 puntu lortu zituen. British and Irish Lions taldeko kapitaina ere izan zen 1968ko Hegoafrikako biran.

Munsterren entrenatzailea izan zen 1978ko All Blacksen aurkako garaipen ospetsuan eta Irlandako entrenatzailea ere izan zen. Mike Kiernan ilobak ere Irlandarekin eta Lionsekin jokatu zuen.

Erreferentziak

  1. Thornlet, Gerry. (2022-2-3). «Irish rugby great Tom Kiernan dies, aged 83» Irish Times (Noiz kontsultatua: 2022-2-3).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.