Tom Baker

Thomas Stewart Baker (Liverpool, 1934ko urtarrilaren 20a) Ingalaterrako aktore bat da, Doctor Who telesailean laugarren doktorea izateagatik ezaguna zena, 1974 eta 1981 artean interpretatu zuena[1].

Tom Baker

(2010)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakThomas Stewart Baker
JaiotzaLiverpool, 1934ko urtarrilaren 20a (90 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)Lalla Ward (en) Itzuli  (1980 -
Lalla Ward (en) Itzuli  (1980 -  1982)
Hezkuntza
HeziketaRose Bruford College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakaktorea, gidoilaria, komediantea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Washingtongo Unibertsitatea
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada

tombakerofficial.com
IMDB: nm0048982 Allocine: 58316 Rottentomatoes: celebrity/tom_baker_3 Allmovie: p3462 TCM: 8564 TV.com: people/tom-baker-1
Musicbrainz: 89215b92-7284-467b-acce-28d3efe6ce62 Songkick: 464010 Discogs: 327283 Edit the value on Wikidata
Tom Baker dalek baten ondoan.

Ondoren Little Britain komediako narratzailea ere izan zen. Tom Bakerren ahotsa Erresuma Batuko laugarren ezagugarriena aurkeratu zuten[2], izan ere telesail askotako narratzailea eta bikoizlea izan baita.

Biografia

Liverpooleko Vauxhall barrutian jaio zen. Ama garbitzailea zuen eta aita arrantzalea, denboraldi luzeak itsasoan egiten zituena. 15 urte zituela apaizgai sartu zen Jersey uhartean, baina sei urte beranduago fedea galdu zuela eta utzi egin zuen[3].

Aktore hastapenak

1956an erabaki zuen aktore izan nahi zuela eta 1960. hamarkadaren amaieran profesional bihurtu zen[4]. Antzerkian hasi zen lanean eta 1968an telebistako hainbat saiotan hartu zuen parte. Lehenengo paper garrantzitsua 1971ko Nicholas and Alexandra filmean izan zuen, Rasputin izan zen eta Urrezko Globo Sarietarako izendapena jaso zuen.

Doctor Who

1974an Jon Pertweeren lekukoa hartu eta Laugarren Doktorea bihurtu zen. The Golden Voyage of Sinbad filmean egindako lana ikusita Barry Letts BBC-ko ekoizleak ez zuen zalantzarik izan Baker aukeratzeko orduan[5]. Tom Bakerren estilo eszentrikoak (bufanda luzea zeraman), pertsonalitateak eta ahotsak arrakasta handiko Doktorea bihurtu zuten eta aro zaharrean telesailak izan zuen ikusle kopuru handienak lortu zituen[6]. Zazpi denboraldi bete zituen Doktorearen paperean, aktore batek paper hori bete duen denbora luzeena da oraindik ere.

Tom Bakerrekin osatu ziren aro zaharrean gogoratzen diren Doctor Whoren atal ezagunenetakoak, "The Ark in Space" (1975), "Genesis of the Daleks" (1975), "The Brain of Morbius" (1976), "The Deadly Assassin" (1976) eta "The Robots of Death" (1977), besteak beste[7]. Doktorerik onena izatearen onespena izan zuen harik eta Sylvester McCoy (1990) eta David Tennant (2006) iritsi ziren arte[8].

Doctor Whoren aro berrian inoiz agertu izan da eta telesailaren inguruan sorturiko irratsaio eta audio dramatan ere bai[9]. Telesailaren 20. urteurrenean agertzeari uko egin zion baina 30. eta 50. urteurrenetan agertuko zen ondoren[10].

Ondorengoak eta Little Britain

1982an Sherlock Holmes izan zen The Hound of the Baskervilles miniseriean[11]. Cluedo jolasaren Britainia Handiko programan Plum irakaslea izan zen eta 1992 eta 1995 artean Geoffrey Hoyt profesorea izan zen Medics telesailean.

2000. urtetik aurrera Tom Bakerren ahotsa bihurtu zen ezinbesteko protagonista, hainbat telesailetan narratzailea izan baitzen, bai eta filmetan bikoizlea ere. Little Britain telesailak ezagun egin zuen arlo honetan.

Bizitza pertsonala

1961ean Anna Wheatcroftekin ezkondu zen. Bi seme izan zituzten eta 1966an banandu egin ziren.

1980an Lalla Wardekin ezkondu zen, Doctor Who telesailean Romana laguntzailearen papera bete zuenarekin. Honekin 1982an banandu zen. 1986an hirugarrenez ezkondu zen, oraingoan Sue Jerrardekin, Doctor Who telesailean editorearen laguntzailea zenarekin. 2003ko urtarrilean Frantziara joan ziren bizitzera.

Filmografia

Zinema

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1967The Winter's TalePaper txikia
1971Nicholas and AlexandraRasputin
1972The Canterbury TalesJenkin
1973Cari GenitoriKarl
The Vault of HorrorMoore
LutherLeon X.aFilmearen bertsio batzutan ez da agertzen
Frankenstein: The True StoryItsas kapitaina
The Golden Voyage of SinbadKoura
1974The Mutations' Lynch
1980The Curse of King Tut's TombHasan
1984The Passionate PilgrimSir TomLaburmetraia
The Zany Adventures of Robin HoodSir Guy de Gisbourne
1985Enemy MineNarratzailea
1989The Wolves of Willoughby ChaseNarratzailea
1998BacktimeSarge
2000Dungeons & DragonsHalvarth
2005The Magic RoundaboutZeebadAhotsa, Erresuma Batuko bikoizketan
2006Global HaywireNarratzailea
2010The Genie in the BottleNarratzaileaLaburmetraia
2013Break Glass in Case Of...MonicaAhotsa
Saving SantaSantaAhotsa, Erresuma Batuko bikoizketan
2019Wonder ParkBoomerAhotsa, Erresuma Batuko bikoizketan

Telebista

Urtea Telesaila Pertsonaia Oharrak
1968Dixon of Dock GreenGizonaatal bakarra
Market in Honey LaneAtezainaatal bakarra
George and the DragonEramaileaatal bakarra
Z-CarsHarry Russellatal bakarra
Dixon of Dock GreenForemanatal bakarra
1969Thirty-Minute TheatreCorporal Schabeatal bakarra
1970Softly, SoftlySite foremanatal bakarra
1972Play of the MonthDr. Ahmed el Kabiratal bakarra
1973Arthur of the BritonsBrandreth / Gavronatal bakarra
1974–1981Doctor WhoLaugarren Doktorea172 atal
1975Jim'll Fix ItLaugarren Doktoreaatal bakarra
1976Piccadilly CircusMark Ambient
1977Nouvelles de Henry James
1978Late Night StoryGonbidatua4 atala
1979The Book TowerAurkezlea22 atal
1982The Hound of the BaskervillesSherlock Holmes
1983Jemima Shore InvestigatesDr. Norman Ziegleratal bakarra
Doctor WhoLaugarren Doktorea"The Five Doctors" atala
1984Remington SteeleAnatole Blaylockatal bakarra
1985JackanoryStorytelleratal bakarra
1986The Life and Loves of a She-DevilFerguson abadeaatal bakarra
Redwall FriarHugoahotsa
Blackadder II]' Redbeard Rum kapitainaatal bakarra
The Kenny Everett Television ShowPatient/John Thompson/Blu-Tac/Tomatal bakarra
1990The Silver ChairPuddleglum
Tales of AesopNarratzailea
Hyperland]Software agentea
BoomKo-aurkezlea
1991Selling HitlerManfred Fischer4 atal
1992CluedoProfessor Plum6 atal
Screen TwoSir Lionel Sweetingatal bakarra
Doctor Who: The Tom Baker YearsAurkezleaBideoa
1992–1995MedicsProfessor Geoffrey Hoyt34 atal
1993Doctor WhoLaugarren Doktoreaatal bakarra
1994The Imaginatively Titled Punt & Dennis ShowSupermerkatuko aktoreaKameoa
1998Have I Got News for YouBere burua
2000This Is Your Life
The Canterbury TalesSimpkinAhotsa, atal bakarra
Max BearMax BearAhotsa
2000–2001Randall & HopkirkProfessor Wyvern10 atal
2001Fun at the Funeral ParlourQuimbyatal bakarra
2003Swiss ToniDerek Asquithatal bakarra
2DTVLaugarren DoktoreaAhotsa, atal bakarra
StrangeFather Bernardatal bakarra
Fort BoyardCaptain Baker20 atal
2003–2005, 2019Little BritainNarratzailea21 atal
2004The Little ReindeerSanta ClausAhotsa
2004–2005Monarch of the GlenDonald MacDonald12 atal
2005, 2007, 2015, 2016Comic Relief Does Little BritainNarratzailea5 atal
2006The Secret ShowRobert BaronAhotsa, atal bakarra
2006–2007Little Britain AbroadNarratzailea2 atal
2007Agatha Christie's MarpleFrederick Trevesatal bakarra
2007–2008The BeepsNarratzailea45 atal
2008Little Britain USA6 atal
Have I Got News for YouBere burua
2010Tom Baker: In ConfidenceLaurie Taylorrek elkarrizketatua
2013Doctor WhoMuseoko kontserbatzailea"The Day of the Doctor" atalean
2016–2017Star Wars RebelsBenduAhotsa
2017Doctor WhoLaugarren Doktoreaatal bakarra
2020 The Big Night In Narratzailea Little Britain berezia

Irratia

Urtea Izenburua Pertsonaia
1976Exploration Earth: The Time MachineLaugarren Doktorea
1992–1993Lionel Nimrod's Inexplicable WorldLionel Nimrod
1994The Russia HouseBarley Blair
Lost EmpiresNick Ollanton
1995' Narratzailea
1998Garai latzakJosiah Bounderby
1999Nicholas NicklebyVincent Crummles
2009Hornets' NestLaugarren Doktorea
2010Demon Quest
2011Serpent Crest
2015 Sky iragarkiak Bere burua
2019 Little Brexit Narratzailea

Audio dramak

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1976 Doctor Who and the Pescatons Laugarren Doktorea
2009-2011 Doctor Who: The Nest Cottage Chronicles 15 atal
2012–present Doctor Who: The Fourth Doctor Adventures 84 atal
Doctor Who: The Lost Stories 6 atal
2013, 2019 Doctor Who: Special Releases 4 atal
2014–2021 Doctor Who: Philip Hinchcliffe Presents 5 atal
2015 Doctor Who: Novel Adaptations 3 atal
2017, 2022 Doctor Who: Classic Doctors, New Monsters 2 atal
2018 The Diary of River Song atal bakarra
2020 Doctor Who: Time Lord Victorious atal bakarra
2023 The Eighth of March atal bakarra

Erreferentziak

  1. «A Life in the Day: Tom Baker | The Sunday Times» web.archive.org 2013-12-05 (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  2. (Ingelesez) Faces of the week. 2006-02-03 (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  3. (Ingelesez) Taylor, Laurie. (2007-05-31). «Alehouse rock: Laurie Taylor interviews Tom Baker» newhumanist.org.uk (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  4. «BFI Screenonline: Baker, Tom (1936-) Biography» www.screenonline.org.uk (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  5. (Ingelesez) «A tribute to 'Doctor Who' legend Barry Letts» Digital Spy 2009-10-14 (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  6. (Ingelesez) Plunkett, John. (2005-03-31). «Fans from 70s keep Doctor's appointment» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  7. (Ingelesez) «Tom Baker on Doctor Who: 'It was so much better than real life'» BBC News 2013-11-04 (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  8. (Ingelesez) David Tennant named 'best Dr Who'. 2006-12-06 (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  9. (Ingelesez) «Tom Baker Returns to Doctor Who after 28 Years! | Once Upon A Geek» Once Upon A Geek | A blog for The Irredeemable Shag ... A place for all things geek, focusing primarily on superheroes & science fiction. 2009-07-16 (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  10. (Ingelesez) «Exclusive: Tom Baker to Appear in 'Doctor Who' 50th Anniversary Special» HuffPost 2013-11-19 (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  11. The Hound of the Baskervilles. British Broadcasting Corporation (BBC) 1982-10-03 (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.