Tomàs Garcés
Tomàs Garcés i Miravet (Bartzelona, Katalunia, 1901eko urriaren 9a - 1993ko azaroaren 16a) katalan olerkari eta kazetaria izan zen.
Tomàs Garcés | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1901eko urriaren 9a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 1993ko azaroaren 16a (92 urte) |
Hobiratze lekua | Poblenou hilerria |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, legelaria, abokatua eta editorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza |
Biografia
Legeak ikasi zituen arren, kazetaritzan eta literaturan jardun zuen buru-belarri.
Kazetaritzari dagokionez, hainbat aldizkari eta argitaldarirentzat lan egin zuen, adibidez, La Publicitat, Revista de Catalunya eta Serra d'Or. Halaber, Quaderns de Poesiaren sortzaile izan zen. 1922. urtean Vint cançons (Hogei abesti), Juan Ramón Jiménezen eragina nabarmen agertzen duen obra, eman zuen argitara. Joera horri berari jarraituz idatziak dira, orobat, L'ombra del lledoner, 1924; El Somni (1927, Ametsa), Paradís (1931, Paradisua) eta El senyal (1935, Seinalea). Geroagoko obretan aipagarriak ditu Viatge d'octubre (1955, Urriko bidaia), Quaderns de la Selva (1962, Oihaneko liburuak, hitz lauz idatzitako obra) eta Plec de poemes (1972, Poema bilduma).
Bestalde, kritika literarioko liburuak eta saiakerak ere idatzi zituen, esaterako Paisatges i lectures (1926, Paisaiak eta irakurgaiak), Notes sobre poesia (1933, Poesiari buruzko oharrak) eta Sobre Salvat-Papasseit y otros escritos (1972, Salvat-Papasseiti buruz eta beste zenbait idatzi).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.