Tolosako zezen plaza

Tolosako zezen plaza Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen zezen plaza da. Tolosako zabalgunean eta Oria ibaiaren alboan dago. Bertan, urtean zehar zezenketak, sokamuturra eta herri kirol apustu nahiz txapelketak ospatu ohi dira. Bestalde, Tolosako Inauteritan jendez lepo bete ohi da, arratsaldero Ostegun Gizenetik hasi eta Asteartitararte suzko-zezenak egon ohi direlarik.

Tolosako zezen plaza
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Tolosako hiri historikoa
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Tolosako zezen plazaren kanpoaldeko irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaTolosa
Koordenatuak43°08′N 2°05′W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1903ko ekainaren 24a
ErabileraKontzentrazio-esparrua
Arkitektura
Ondarea
EJren ondarea7

    Hirugarren kategoriako zezen plaza da, 5 harmailetan banatutako 5.500 eserleku ditu. 1903an inauguratu zen, zenzeketa hartan Jorge Díazen nafar zezenak "Guerrerito" eta "Bonarillo" zezenlariek toreatu zituzten.

    Iruditegia

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.