Tolosako Ekinbide Etxea

Tolosako Ekinbide Etxea (TEE) 1967ko apirilaren 8an, elkarte pribatu modura sortu zen. Irabazirik gabeko elkarte honen asmoa, hiribilduko ezagutza eta kultura sustatzea zen. 1994.urtean erabilera publikoa duen elkarte modura izendatua izan zen.

Egitasmoak

  • Tolosako Nazioarteko Abesbatza Leihaketa.Urtero Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa Tolosan ospatzen da 1969 urtetik aurrera, Santu Guztien jaiaren inguruan, hau da, azaroaren 1a inguruan. Bere helburua munduko abesbatza onenak biltzea da, herrialde bakoitzeko estilo, interpretazio, abesbatza literatura, ahots heziketa trukea egiteko asmoz, eta aldi berean, Euskal Herriko musika tradizioa eta kultura ezagutzera ematea. Urteen joanarekin, munduko abesbatza lehiaketa garrantzitsuenetako batean bihurtu da.
  • Titirijai, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia. Nagusiki haur ikuslegoari zuzendutako jaialdia da baina ez soilik, txikienengan antzerkiarekiko irrika sortzeko eta euren izaera kritikoa garatzeko asmoa ere baitu.
  • Eskultur Astea. Udaletxearekin elkarlanean eta 25.urtemuga zela eta, TEEk eta Eskulturastea komisioaren bidez, abian jarri zuen behin-betirako aire zabalean jarritako eskultura museo-erakusketa eta hau TEEk Tolosako herriari egindako oparia izan zen. Gaur egun, 6 artista ospetsuren sei lanek osatzen dute ondare urbano hau: Jorge Oteiza (Triangulo plaza), Ricardo Ugarte (Probintziako artxiboa), Nestor Basterretxea (Emeterio Arrese) , Anta (Arrameleko zubia), Tomas Hernandez Mendizabal (Zezen plaza) eta Manuel Uranga ( Corazonistas plaza).
  • Amalur Jardunaldiak. Mundua ezagutu eta ulertzeko grina bat eginez, sortu ziren Tolosan Amalur Jardunaldiak. Bidaia abiapuntu harturik, munduko herrialde desberdinetara hurbiltzea da jomuga. Elkarrizketak, hitzaldiak, erakusketak, edo taillerren bitartez, milaka sentimendu, emozioak, ametsak eta proiektuak trukatu eta konpartitzen dira. Mundua jendearengana gerturatzeko asmoz jaio zen 2006. urtean Amalur.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.