Toloño mendilerroa

Toloño mendilerroa[1][2] (Kantabria mendilerroa izenez ere ezaguna) Arabako hegoaldean dagoen mendilerro baten izena da. Arabar Errioxa eta Arabako Mendialdea bereizten ditu. Mendialdea Kuadrillako mendiguneak daude mendilerro honetan. Punturik altuena Larrasa da, 1.454 metrorekin. Mendilerroan dagoen Toloño mendiak ematen dio izena mendilerroari.

Toloño mendilerroa
Datu orokorrak
Mendirik altuenaLarrasa
Garaiera1.454 m
Motamendilerro
Geografia
Map
Koordenatuak42°36′N 2°35′W
MendikateaEuskal Herriko arkua
Toloño mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Leku geografikoaEbroko harana

Mugak ditu Errioxako eta Nafarroako Foru Erkidegoarekin eta mendi punta batzuk bi lurralderen artean kokatzen dira. Ekialderantz, Kodesko mendilerroarekin jarraitzen du.

Izena

Mendilerroaren izenak eztabaida handia sortu izan du. Euskaltzaindiak 1990ean argitaratu zuen txostenean Toloño izena idazkietan zein herrietan José Antonio González Salazarrek jasotako testigantzetan agertzen zela ondorioztatu zuen. Aldiz, zenbait ikertzailek, batez ere Salvador Velillak, Sierra de Cantabria izenaren alde jo zuten, mendilerroaren ekialdeko zatiari dagokionez. Egoera nahasiaren aurrean Akademiak txosten zehatzagoa argitaratu zuen 2010ean.[3] Bere ondorio nagusiak hauexek dira:

  • Toloño izenaren erabilera oso zaharra da, Erdi Arotik dokumentatuta baitago. Mendilerro osoa izendatzeko ere testigantza ugari dago.
  • XIX. mendea arte hain mendilerro luzeentzat ez ohi zen izenik erabiltzen eta biztanleek zati bakoitza izendatzen zuen.
  • Erabili den baina gaur egun hilik dagoen beste izen bat Sonsierra edo Nafarroako Sonsierra da, egun Arabako Errioxa, Briñas, San Vicente de la Sonsierra eta Ábalos dauden lurraldeak (hau da mendilerrotik Ebrorakoak) ere zuena.
  • Sierra de Cantabria izena 1790tik baino ezin da dokumentatu eta bide kultistaren bitartez sortua da, Logroño eta Oion artean dagoen Cantabria delako mendian oinarrituta.[4]
  • Mendilerroa bi zatitan banatzeari (mendebaldeari Toloño eta ekialdeari Cantabria deituta) ere ez deritzo ondo Euskaltzaindiak, biztanleriaren pertzepzioaren eta geografiaren arabera batasuna baitu.

2017an, Jose Angel Chasco Oyón etnologoaren ikerlan sakona argitaratu zuen Euskaltzaindiak: Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa.[5] Agerian utzi du oraintsu arte inguruko herrietan Toloño izena erabili izan dela mendilerro osoari deitzeko. Gainera, erabilera hori ez da zeharo galdu, oraindik adineko hainbat pertsonak izen hori erabiltzen baitu. Argitalpen horren laburpentzat har daitekeen liburuxka argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak.[6]

Toloñoko mendilerroko mapa.
Toloño mendilerroaren ikuspegi orokorra, Guardiatik (hau da, hegoaldetik).

Mendiak

Hauek dira mendilerroaren 3 tontor altuenak:

  1. Larrasa, 1.454 m[7][8][9] (Araba)
  2. Palomares, 1.443 m (Araba)
  3. Peña del Castillo, 1.431 m (Araba)
    Toloño mendia.
Tontorren zerrenda osoa
  1. Larrasa, 1.454 m (Araba)
  2. Palomares, 1.443 m (Araba)
  3. Peña del Castillo, 1.431 m (Araba)
  4. Palomares Central, 1.417 m (Araba)
  5. Peña del Leon, 1.392 m (Araba)
  6. Cervera, 1.385 m (Araba)
  7. Payo de la Espadilla, 1.384 m (Araba)
  8. Recilla edo Redecilla, 1.376 m (Araba)
  9. Peña Artesilla, 1.341 m (Araba)
  10. San Tirso, 1.333 m (Araba)
  11. Eskamelo, 1.292 m (Araba)
  12. Eskamelo Oriental, 1.287 m (Araba)
  13. Peña Roja, 1.284 m (Araba)
  14. Toloño, 1.277 m (Araba eta Errioxa arteko mugan)
  15. Bonete De San Tirso, 1.276 m (Araba)
  16. Dehesarroque, 1.269 m (Araba)
  17. Peña del Castillo, 1.265 m (Araba)
  18. Castillo de Vallehermosa, 1.256 m (Araba)
  19. Peñalasdoce, 1.255 m (Araba)
  20. Castillo de Lapoblación, 1.244 m (Nafarroa Garaia)
  21. Peña Alta edo Peñalta, 1.243 m (Araba eta Nafarroa Garaia arteko mugan)
  22. Peña Bonbalatxi, 1.224 m (Araba)
  23. San Leon, 1.223 m (Araba)
  24. Payo Redondo, 1.215 m (Araba)
  25. Peña del León, 1.215 m (Errioxa)
  26. Peña del Cuervo, 1.208 m (Araba)
  27. El Tajo, 1.201 m (Nafarroa Garaia)
  28. Payos, 1.191 m (Errioxa)
  29. Matikal, 1.188 m (Araba)
  30. Zerraluntxa, 1.188 m (Araba)
  31. Cocinas, 1.181 m (Araba)
  32. Artxabal, 1.168 m (Araba eta Errioxa arteko mugan)
  33. Alto del Avellanal, 1.158 m (Araba)
  34. Peña Usatxi, 1.141 m (Araba)
  35. Ikatxi, 1.129 m (Araba)
  36. El Seron, 1.112 m (Araba)
  37. Riparasa, 1.071 m (Araba)
  38. Mendigurena, 1.045 m (Araba)
  39. Semendia, 1.041 m (Araba)
  40. Peñacolorada, 1.023 m (Errioxa)
  41. Kezparro, 1.014 m (Araba)
  42. Kukumendi, 992 m (Araba)
  43. Castillo de Villamonte, 989 m (Araba)
  44. Arbina, 954 m (Araba)
  45. Peña de la Rosa, 931 m (Errioxa)
  46. Treshermanas, 888 m (Araba)
  47. San Cristóbal, 885 m (Araba)
  48. San Mamés, 767 m (Araba)
  49. La Deresa, 744 m (Araba)
  50. Peñaparda, 674 m (Araba)
  51. Cabrera, 706 m (Araba)
  52. San Cristóbal, 667 m (Errioxa)
  53. Zancobe, 657 m (Araba)
  54. Lanos, 644 m (Araba)
  55. Buradón, 622 m (Araba)
  56. Alto de San Martín, 621 m (Araba)
  57. Vallovera, 589 m (Araba)
  58. Las Mugas, 589 m (Araba)
  59. Alto de las Águilas, 559 m (Araba)
  60. Cerragudo , 545 m (Araba)
  61. Rivacavera, 519 m (Araba)
  62. Sabarraselda, 523 m (Araba) (San Quiles)
  63. La Ventosa, 521 m (Araba) (San Quiles)
  64. San Quiles, 516 m (Araba) (San Quiles)
  65. Alto el Ramo, 508 m (Araba) (San Quiles)
  66. Rincón del Barco , 505 m (Araba) (San Quiles)
  67. El Rocinal, 486 m (Araba) (San Quiles)
Toloño mendilerroaren iparraldeko magala. Argazkian Bernedo herria agertzen da.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordea: «Onomastika batzordeak Toloño izenaren egokitasuna berretsi du», Euskaltzaindia.eus, 2010-10-21.
  2. Euskaltzaindia: «Aurrerantzean: 'Toloño mendilerroa', eta ez 'Cantabria mendilerroa'», Euskaltzaindia.eus.
  3. Euskaltzaindiaren 2010eko irizpena: Euskera aldizkaria 2010, 55, 1. zk., 446-485. or.
  4. Mikel Gorrotxategi: «Toloño mendia Cantabriaren iparraldean dago», Deia.
  5. Chasco Oyon, José Ángel. (2017). Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa. in: Izenak. Euskaltzaindia ISBN 978-84-946477-4-1..
  6. Chasco Oyon, J.A. «Gure leku-izenen historia: Toloño mendilerroa»: | Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, 2017
  7. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    mendilerroa Toloño mendilerroa (Mendikat)
  8. Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.
  9. Arabako mapa

Ikus, gainera

  • Euskal Herriko mendilerroen zerrenda

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.