Tolna (konderria)
Tolna Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen erdialdean dago, Hegoaldeko Transdanubia eskualdean. Fejér, Bács-Kiskun, Baranya eta Somogy konderriak mugakide ditu. 3.703 km²ko azalera du, eta 2011n 231.183 biztanle zituen[1]. Hiriburua Szekszárd da.
Tolna | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Izen ofiziala | Tolna vármegye | ||
ISO 3166-2 | HU-TO | ||
Hiriburua | Szekszárd | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 46°30′N 18°35′E | ||
![]() | |||
Azalera | 3,703,16 km² | ||
Mugakideak | Fejér, Somogy, Baranya eta Bács-Kiskun | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 207.931 (2022ko urriaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 62,4 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Hegoaldeko Transdanubia | ||
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua eta UTC+01:00 | ||
http://www.tolnamegye.hu/ |
Geografia
Bai Mezofölden (loessezko ordokia) zati den konderriaren ekialdea, bai ekialdeko muturrean dagoen Danubio bazterreko zabadia, lauak dira. Mendebaldea menditsuagoa da (Kapos-Koppány muinoak and Tolnako lur garaiak) eta gailurrik gorenak hegoaldeko Mecsek mendigunean daude. Ibaiak —Kapos, Koppány, Sárvíz, Lajvér eta Donáét— Danubiora isurtzen dira, Sió ibaiaren bitartez[2].
Banaketa administratiboa
2013ko urtarrilaren 1eko erreformaren ondoan, konderria 6 barrutitan (járás) banaturik dago:
Barrutia | Hiriburua | Eremua (km²) | Biztanleria (2013) | Udalerriak (település) |
---|---|---|---|---|
![]() |
Bonyhád | 476,81 | 31.189 | 25 |
![]() |
Dombóvár | 509,02 | 32.489 | 16 |
![]() |
Paks | 836,00 | 49.207 | 15 |
![]() |
Szekszárd | 656,18 | 59.326 | 17 |
![]() |
Tamási | 1.019,93 | 38.395 | 3 |
![]() |
Tolna | 205,24 | 18.510 | 4 |
Hiri eta herriak
![](../I/Szeksz%C3%A1rd_kil%C3%A1t%C3%B3b%C3%B3l.JPG.webp)
![](../I/Paksi_atomer%C5%91m%C5%B1.JPG.webp)
Hiriak eta herri handiak
(2015eko biztanleria[3])
- Dombóvár (18.688)
- Paks (19.305)
- Bonyhád (13.471)
- Tolna (11.147)
- Tamási (8.179)
- Dunaföldvár (8.593)
- Bátaszék (6.217)
- Simontornya (4.051)
- Nagymányok (2.275)
- Gyönk (2.048)
Ekonomia
Tolnako ekonomiaren oinarria nekazaritza da: laboreak, ekilorea, bazka landareak, batez ere. Behi eta txerriak hazten dira. Szekszárd aldean mahatsa ekoizten da. 1970eko hamarkadatik aurrera, industria ugari kokatu zen konderrian; aipagarriena 1976an abian jarritako Pakseko zentral nuklearra da, Hungariako bakarra[2].
Iruditegia
- Simontornyaren ikuspegia.
- Danubio ibaia Paksen.
- Ozora.
- Bátaapátiko inguruak.
Erreferentziak
- Tolna. 2015 Encyclopædia Britannica, Inc, global.britannica (Noiz kontsultatua: 2015-12-05).
- Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1.. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu (Noiz kontsultatua: 2015-12-04).