Toledoko Katedraleko Kustodia
Toledoko Katedraleko Kustodia Toledoko eliza honetako Altxorraren Gelan kokatutako kustodia monumental bat da, Enrique de Arfe k 1515 eta 1523 artean zilar urrez egindakoa, eta, aldi berean, inguratzen duena zertxobait lehenago egin zen beste kustodia bat, Isabel Katolikoarena izan zena.
Toledoko Katedraleko Kustodia | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1524 |
Komisarioa | Francisco Jiménez de Cisneros |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | urrea, zilarra eta harribitxia |
Dimentsioak | 309 () cm |
Pisua | 370 kilogramo |
Kokapena | |
Lekua | Toledoko Santa Maria Katedrala |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela-Mantxa |
Probintzia | Toledoko probintzia |
Udalerria | Toledo |
Koordenatuak | 39°51′26″N 4°01′27″W |
Historia
Isabel Katolikoaren Kustodia
Monumentuaren parte den barruko kustodia eramangarria urrezkoa da eta harribitxiz eta perlaz apainduta dago; Kristobal Kolonek Ameriketara egindako lehen bidaietan ekarritako lehen ondasunetatik hartu omen zirren materialak [1] . Lan hau 1495 eta 1499 bitartean Bartzelonako Jaume Aimeric zilargileak egin zuen, 98 cm-ko altuera du eta 16,9 kg-ko pisua [2]. Usategi formako tenplete forma du, urre, esmalte eta beirazko usoak agerian dituena: beste pieza bateko parte ziren, kustodia bilakatzeko eraldatuak.
Bitxi hau Isabel erreginak enkargatu zuen eta hura hil zenean, pieza erreginaren testamentutik erosi zuen 1505ean Toledoko Katedralak, Cisneros kardenalarem aginduz[3].
Arferen Kustodia
Urte batzuk geroago, Katedraleko Kabildoak lan handiago bat enkargatu zuen Corpus Christi prozesioetan erabiltzeko, horretarako baita kustodia bat, ostia edo Kristoren gorputza publikoki erakusteko objektu liturgikoa. Lehiaketa egin zen Diego Copín holandarrari, Juan Borgoñakori eta Enrique de Arferi eskatu zitzaizkielarik proiektuak, azken hau, Arfe, alemaniar jatorriko artista, izan zen irabazle egurrezko maketa bat aurkeztuz.
Zazpi urteko lanaren ondoren Arfek kustodia monumental bat entregatu zuen, 18 kilo urre eta 183 zilar erabili baitzituen; 5.600 piezaz eta 12.500 torlojuz osatuta dago; eta 260 estatua ditu [4] . Aurrekoak bezala, tenplu itxurei jarraitzen die, arkitektura gotikoaren estiloan [5] . Zilarrezko lan hau 1586an urreztatu zuten. 1600. urtean diamantez apaindutako gurutze batekin koroatu zuten kustodia [6] .
Idulkia
18. mendeaz geroztik, Peana de los Ángeles izeneko idulkiaren gainean dago Katedralean Kustodia. Objektu hau brontzezko eta zilarrezko artelan bat da, lau aingeruek erakusten dituena eta 1741-1742 urteetan egindakoa. Manuel Bargas Machuca zilargileak egin zuen Narciso Tomé eskultore eta arkitektoaren ereduak jarraituz.
Gorpuzti prozesioetan
1585az geroztik, Toledon ohikoa da Gorpuzti prozesioan Kustodia erakustea. Horretarako karroza berezi bat erabiltzen dute, gizonek garraiatua, Bernardo Miquelezek 1781ean egina [7], Kustodiaren oreka bermatzeko mekanismoa dauka maldan dauden kaleetan ere zuzen joan dadin [8] .
Kustodia 2015 eta 2016 artean zaharberritu zen [2] .
Irudiak
- Lanaren detaileak.
- Isabel erreginaren kustodia, 1499koa, erdian dagoena.
- Gorpuzti prozesioan Toledoko kaleetan.
- Peana de los Ángeles (1742), idulkia.
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Custodia de la Catedral de Toledo» artikulutik itzulia izan da, 2023-01-26 data duen 148860286 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-01-26 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- catedralprimada.es. «La Custodia de Enrique de Arfe - Museos - Museos - Catedral Primada Toledo» La Custodia de Enrique de Arfe - Museos - Museos - Catedral Primada Toledo.
- dice, Arte. (2016-05-23). «La Gran Custodia Procesional de Toledo, restaurada» Descubrir el Arte, la revista líder de arte en español.
- Toledoko Katedrala, Informazio Panela. (2023-01-09). English: Information panel about the Monstrance of the Cathedral of Toledo. (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
- «La custodia de Toledo de Enrique de Arfe» nartex.org.
- catedralprimada.es. «La Custodia - Corpus Christi - Catedral Primada Toledo» La Custodia - Corpus Christi - Catedral Primada Toledo.
- Editorial Católica Toledana. (1952). «La custodia de Toledo.» Biblioteca Virtual de Castilla-La Mancha — Books.
- 20minutos. (2019-06-19). «Todo listo en Toledo para recibir a la Custodia de Arfe, que un año más procesionará por las coloridas calles del Casco» www.20minutos.es - Últimas Noticias.
- «Vivir Toledo - La carroza y el pedestal de la Custodia» www.vivirtoledo.es.