Toledoko III. kontzilioa
Toledoko III. kontzilioa 589. urtean hasi zen, Toledon bertan, eta kontzilio honetan Erresuma Bisigodoak behin betiko arrianoa izateari utzi zion. Rekaredo I.a erregea katolizismora bihurtu zen eta Arrio eta bere doktrinak anatematizatu zituen; suebiarrak eta godoak kristautasunera bihurtu ziren. Zenbait gotzain arrianok euren heresiari uko egin zioten. 580an ospatutako Toledoko Sinodo arrianoan hartutako erabakiak salatuak izan ziren.
Rekaredoren ondorengo erregeak erlijio ofizial berriaren zaindariak izan ziren; eurek aukeratu zituzten gotzainak eta eskola, gotzain liburutegi eta monasterioetako kultura sustatu zuten. Latina hartu zuten hizkuntza bezala, zenbait eragin germaniarrekin.
Kontzilio honetara hirurogeitamabi gotzain joan ziren, pertsonalki edo ordezkarien bidez (bost metropoliarrez gain), pertsonaia nagusiak Leandro Sevillakoa (Hermenegildo katolizismora bihurtzearen ustezko eragilea) eta Servitanumeko abadea zen Eutropio izan zirelarik.
Kontzilioko erabakiak lege bihurtu ziren erregeak Kontzilioa berresten zuen ediktu bat argitaratu ondoren. Desobedientzia zigor oso larriekin zigortzen zen (ondasunen erdia konfiskatzea honestioreen kasuan eta erbestea eta euren ondasunen galera beheragokoentzako).
Aurrekoa Toledoko II. kontzilioa |
Toledoko kontzilioak 589 |
Ondorengoa Toledoko IV. kontzilioa |