Tokyo Skytree

Tokyo Skytree (japonieraz: 東京スカイツリー Tōkyō Sukaitsurī) , "Tokioko zeruko zuhaitza", Japoniako Tokio hirian eraikitako telebista eta behatoki dorrea da. Tokioko Sumida auzoan dago. Eraikuntza 2008an hasi zen eta 2012an amaitu zen.

Tokioko Skytree
東京スカイツリー
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Metropolitan prefecture Tokio
Special ward of JapanSumida-ku
ChōchōOshiage
Ur-masaKitajikken River (en) Itzuli
Koordenatuak35°42′36″N 139°48′39″E
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza2008ko uztailaren 14a - 2012ko otsailaren 29a
Topping out 2011ko martxoaren 18a
Irekiera 2012ko maiatzaren 22a
Inaugurazioa2012ko maiatzaren 22a
JabeaTobu Tower Skytree Co., Ltd. (en) Itzuli
KomisarioaTobu Railway (en) Itzuli
Erabilerajatetxea
telebista-kanala
turismo-atrakzioa
observation deck (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaNikken Sekkei (en) Itzuli
EraikitzaileaObayashi Corporation (en) Itzuli
Egitura ingeniaritzaNikken Sekkei (en) Itzuli
Materiala(k)altzairua
Kolorea██ indigo white (en) Itzuli
Estiloaneo-futurism (en) Itzuli
Dimentsioak634 (altuera) m
Solairuak29
Azalera31.832,6 m²
13
Irekiera egunakegunero
Zerbitzu hasiera2013ko maiatzaren 31
Kontaktua
Helbidea東京都墨田区押上一丁目1番1号
Webgune ofiziala

    Egiturak 634 metro ditu eta Guangzhouko telebista dorrea gainditu du munduko telebista dorrerik garaienaren postuan.

    2011ko martxoaren 18an egiturak gorengo garaiera eskuratu zuen[1].

    Eraikuntza

    Bilakaera

    Dorrearen lehen harria 2008ko uztailaren 14an jarri zen eta hilabete batzuk beranduago, 2009ko apirilean, egituraren zimendatze lanak burutu ziren. Urte bereko urrian, hasierako proiektua aldatu eta dorrearen garaiera 610 metrotik 634 metrora igo zen. Bien bitartean 2009. urtearen amaierarako dorreak 200 metroak gainditu zituen eta 2010eko otsailaren 16an 300 metroak ere gainditu zituen.

    2010eko martxoaren 28an Tokyo Sky Tree dorrea, Japoniako egiturarik garaiena bihurtu zen, Tokioko telebista dorrearen 338 metroak gainditu eta gero. Urte bereko uztailean eraikuntzak jarraitu eta 400 metrora heldu zen. Urriaren 23an egitura nagusia eraikitzen amaitu eta dorrearen goialdeko antena jartzen hasi ziren. Abenduaren 1ean Taipei 101 etxe orratzaren 508 metroak gainditu zituen.

    2011ko martxoaren 1ean Guangzhouko telebista dorrea (600 metro) gainditu zuen eta ordutik munduko telebista dorrerik garaiena da. Martxoaren 11n, Japonia ipar-ekialdea astindu zuen lurrikara bortitzaren ondoren, adituek eraikuntza lanak eta egitura aztertu baina ez zuten akatsik aurkitu eta eraikuntza lanek jarraitu zuten. Azkenik martxoaren 18an dorreak gorengo garaiera eskuratu zuen, 634 metro.

    Argazkiak

    Erreferentziak

    Kanpo estekak


    Aurrekoa
    Canton Dorrea
    Munduko telebista dorrerik garaiena
    2011 -
    Ondorengoa
    'Garaiena da'
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.