Tokushima
Tokushima (japonieraz: 徳島市 Tokushima-shi) Japoniako Shikoku uharteko hiria da, izen bereko prefekturako hiriburua. 2014ko erroldaren arabera 261.940 biztanle ditu.
Tokushima 徳島市 福島市 (Tokushima-shi) | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefetura | Shikoku Shikoku Tokushima | ||
Alkatea | Sawako Naito (en) | ||
Jatorrizko izena | 徳島市 | ||
Posta kodea | 770-8571 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 34°04′13″N 134°33′18″E | ||
Azalera | 191,23 km² | ||
Mugakideak | Komatsushima (en) , Katsuura (en) , Matsushige (en) , Kitajima (en) , Aizumi (en) , Ishii (en) , Kamiyama (en) eta Sanagōchi (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 254.510 (2020ko irailaren 1a) −4.044 (2015) | ||
Dentsitatea | 1377.25 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1889ko urriaren 1a | ||
Telefono aurrizkia | 88 | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Saginaw (Michigan), Leiria, Dandong, Obihiro eta Sendai | ||
http://www.city.tokushima.tokushima.jp www.city.tokushima.tokushima.jp |
Historia
Aintzinatik Hachisuka familiak agindu zuen Tokushiman eta Edo Aroan agintean jarraitu zuen familia bakanetakoa izan zen. Meiji berrezarkuntzarekin batera Myodo prefeturaren barnean gelditu zen baina 1880an banatu eta Tokushima prefetura osatu zen.Udalerria bera 1889ko urriaren 1ean eratu zen. Une horretan Japoniako hamargarren hiri handiena zen.
Inguruko nekazal eremu guztia kontrolatzen zuenez Bigarren Mundu Gerran hegazkin estatubatuarrek bonbaketa gogorra jasan arazi zioten. 1.050 tona bonba jaurti zituzten eta hiriaren %74a suntsitu zuten.
Geografia eta klima
Shikoku uhartearen ekialdeko muturrean dago, Yoshino ibaiaren bokaletik hurbil, Kii itsasartearen ertzean. Ingurune menditsua da, Nakatsu Mineyama (773m), Nishi Ryuo-san (495m) eta Higashi Ryuo-san (408m) dira mendi altuenak.
Datu klimatikoak (Tokushima) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.3 | 9.7 | 13.0 | 18.7 | 23.0 | 25.8 | 29.7 | 31.1 | 27.4 | 22.2 | 17.0 | 12.0 | 19.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 5.7 | 8.7 | 14.3 | 18.6 | 22.1 | 26.1 | 27.2 | 23.7 | 18.1 | 12.9 | 7.9 | 15.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.9 | 2.1 | 4.6 | 10.0 | 14.5 | 18.9 | 23.2 | 24.0 | 20.6 | 14.6 | 9.1 | 4.1 | 12.3 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 46.2 | 56.3 | 83.1 | 130.9 | 136.6 | 229.6 | 168.6 | 178.4 | 307.8 | 141.7 | 96.9 | 37.9 | 1614 |
Eguzki orduak | 156.3 | 143.0 | 169.2 | 173.3 | 191.6 | 147.8 | 190.2 | 213.3 | 150.9 | 158.2 | 145.9 | 154.1 | 1993.8 |
Hezetasuna (%) | 62 | 62 | 63 | 67 | 70 | 76 | 79 | 76 | 74 | 69 | 67 | 63 | 69 |
Iturria: NOAA (1961-1990) [1] |
Jaialdiak
Abuzturo, Obon jaialdian zehar Awa Odori dantza jaialdia izaten da Tokushimako kaleetan. Dantza taldeek jantzi tradizionalez jantzita dantza tradizionalak egiten dituzte.
Ekonomia
Industria (ehungintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, zurgintza) da ekonomia-jarduera nagusia.
Ondasun nabarmenak
- Shikokuko erromesbideko bost tenplu daude bertan, 13. tenplutik 17.era doazenak.
Iruditegia
- Dainichi-ji tenplua (Shikokuko erromesbidea).
- Awa Kokubun-ji tenplua (Shikokuko erromesbidea).
- Tokushima gazteluko museoa.
- Bakearen omenezko pagoda.
- Ichinomiya santutegia.
- Awa-odori jaialdia.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Tokushima Climate Normals 1961-1990. National Oceanic and Atmospheric Administration (Noiz kontsultatua: January 7, 2013).