Tokugawa shogunerria
Tokugawa shogunerria (japonieraz: 徳川幕府 Tokugawa bakufu) edo, bere japonierazko jatorrizko izenagatik Edo shogunerria (japonieraz: 江戸幕府 Edo bakufu) bezala ere ezaguna, Japonia osoa gobernatu zuen hirugarren eta azken shogunerria izan zen, 1192tik 1333ra gobernatu zuen Kamakura shogunerria eta 1336tik 1573 arte gobernatu zuen Ashikaga shogunerriaren ondoren. Shogunerri hau, Tokugawa Ieyasu shogunak sortu zuen, Tokugawa klanaren sortzailea ere izan zena (徳川氏, Tokugawa-shi) eta Matsudaira klanaren ondorengoa, 1603ko martxoak 24an (japoniar egutegian Keichō aroko 8. urteko bigarren hilabeteko 12. eguna dena).
Tokugawa shogunerria | |||
---|---|---|---|
Geografia | |||
Hiriburua | Edo 35°41′2″N 139°46′28″E | ||
Kontinentea | Asia | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | oinordetzako monarkia | ||
Tokugawa Ieyasu Tokugawa Hidetada | |||
Demografia | |||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erlijioa | budismo eta sintoismo | ||
Moneta | Tokugawa coinage (en) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1603 | |||
Bestelako informazioa |
Shogunerrien aroan, zehazki Japoniako Enperadorearen mende zegoen diktadura militar moduko bat zegoen. Shogunak, Japoniako armadako jeneral buruzagi bihurtua, herrialdeko botere politiko eta militarra zuen, enperadoreari, botere izpiritual eta erlijiosoa eman zitzaizkion bitartean, pertsona eta jainkoen arteko bitartekari bezala, baita izenezko boterea ere Kiotoko Gorte Inperialean. Egoera hau, neurri batean, Erdi Aroan jatorri katolikoko europar monarkietan nagusi zen egoera nagusiaren parekoa zen, erregeek botere politiko eta militarra, eta, Aita Santuak, botere erlijiosoa izan zutenean.
Hamabost shogun izan ziren Tokugawa klaneko eta herrialdeko boterea administratu zutenak 264 urtez, gainontzeko klanak euren aginduetara jarriz botere sekundario edo probintzial baten truke. Aro honetan, klana, aurreko Sengoku aroan gertatu ziren gerretan suntsitutako herrialdea bateratu eta zentralizatu zuen politika bat egiteagatik ezaguna da, eta klase sistema bat ezartzea lortu zuen japoniar gizartean. Gainontzeko munduarekiko isolamendu postura bat (sakoku) hartzeagatik ere ezaguna da, atzerritarren debeku eta kanporatzea eta, nola edo hala, kanpoko eraginak ezabatzea emaitza bezala eman zuena. Hau izan zen kristauak sarraskitu izanaren kasua shogunerriaren garaian, baita beste erabaki drastiko batzuk ere, bere asmoa, Japonian boterearen balantzea mantentzea izan zena.
Shogunerriaren izenezko boterea Edon zegoen (egungo Tokio), botere inperiala ez bezala, hau Kioton zegoelarik. Honela, Tokugawa shogunerriaren domeinu aro hau, Edo aroa edo Tokugawa aroa bezala ezagutzen da.
Aipaturiko aro hau, presio ugaripean amaitu zen, Tokugawa Yoshinobuk Meiji Enperadoreari boterea emanez, 1867ko azaroak 9an (japoniar egutegian, Keiō aroko 3. urteko hamargarren hilabeteko 14. eguna dena). Ordutik aurrera, shogunerria ezeztatua izan zen, eta Enperadoreak lortu zuen herrialdeko botere militar eta politikoa, gainontzeko XIX. mendean, herrialdea goitik behera eraldatuko zuen Meiji Berrezarpena eraginez.
Aurrekariak
Tokugawa klanaren boterea, hasieran, Matsudaira klaneko Matsudaira Takechiyogandik sortu zen; klan honen boterea, antzinako Mikawa probintziara mugatzen zen, egungo Aichi prefekturatik ekialdera, Japonia erdialdean. Takechiyo 1543an jaio zen, eta Matsudaira Hirotadaren semea zen, klase baxuko daimyō bat. Takechiyo jaio zenean, herrialdea, gerra zibil odoltsu eta krudel batean murgilduta zegoen, Ashikaga shogunerri ahularen gainbeheraren ondorioz.
1548an, Takechiyo, Oda klanaren buruzagia zen Oda Nobuhideren bahitu egin zen, Hirotada Imagawa klanarekin aliatzea eragozteko, Odaren klan etsaia zena. 1549an, Nobuhide zein Hirotada, hil egin ziren, eta, Oda klana eta Imagawa klanaren arteko elkartruke baten bidez, Takechiyo, Imagawa klanaren zati izatera pasa zen. Imagawa klaneko buruzagia zen Imagawa Yoshimotorekin egonez, Oda Nobunagaren aurka borrokatu zuen, Nobuhideren semea eta Oda klaneko buruzagi berria zena, Yoshimoto, Okehazamako guduan hil zen arte, 1560an.
Gertaera honekin, Kurando Motoyasu (Takechiyok, bere izena, Matsudaira Jirosaburo Motonobugatik aldatu zuen 1556an eta Matsudaira Kurando Motoyasugatik urte bete beranduago, 1557. urtean) Oda Nobunagarekin aliatu zen, Japoniaren bateratzea eta gerra zibilaren amaiera bilatzen ari zena. Honela, erreformak egin ziren Matsudaira klanaren barnean, eta Mikawa baketzea lortu zen. 1567an, bere izena eta abizena, behin betiko, Tokugawa Ieyasugatik aldatu zituen, eta Minamoto klanaren ondorengoa izatea aldarrikatu zuen.
Hurrengo 15 urteetan, Ieyasuk lurralde batzuk eranstea lortuko zuen inguruko probintzietako klanekin aliantzak lortuz, eta beste batzuk, Nobunagarekin batera: Anegawako guduan (1570, Asai klana eta Asakura klanaren aurka), Mikatagaharako guduan (1572, Takeda klanaren aurka), Nagashinoko guduan (1575, hau ere, aurrekoa bezala, Takeda klanaren aurka) eta Temmokuzaneko guduan (1582an, oraingoan ere Takeda klanaren aurka, bertan, klan hau eta bere armada betirako suntsituak izan zirelarik).
Baina, Nobunagaren erailketarekin, 1582an, honen basailuei, boterea lortzeko aukera eman zien. Honela, 1583an, Shizugatakeko gudua gertatu zen, non Toyotomi Hideyoshik eta Shibata Katsuiek, Nobunagaren antzinako aliatuak zirenak, Japoniako daimyōrik boteretsuenaren tituluagatik borrokatu zuten. Ieyasuk ez zuen borroka honetan parte hartu, borroka, azkenik Hideyoshik irabazi zuelarik.
1585 eta 1590 bitartean, Ieyasu, Hideyoshiren aktibitateetatik at geratu zen, Japoniako azken klan boteretsua, Hojo klana, Odawarako setioan garaitua izan zen arte. Hideyoshik, Ieyasuri, honek, Hojo klanak kontrolatzen zituen lurraldeak kontrolatzea proposatu zion, Kantō eskualdean, herrialdearen ekialdean, Ieyasuren lurraldearen truke, honen jaiolekua izan zen Mikawa probintzia barne. Ieyasuk trukea onartu eta Kanto eskualdea baketu zuen, gainontzeko Japoniatik isolatua zegoen eskualdearen garapena eragin zuten politikaren batzuk proposatu zituen. Ekimen hauen ondorioz, Ieyasu, herrialdeko bigarren daimyorik boteretsuena bezala hartua izan zen.
1593an jaio zen Hideyoshiren seme eta oinordekoa, Toyotomi Hideyori. Hala ere, Hideyoshi oso zahar eta gaixo zegoen, eta 1598an, Bost Erregeordeen Kontseilua sortzea proposatu zuen, herrialdea administratzeko Hideyori adin nagusitasunera iritsi arte. Kontseilua, Maeda Toshiie, Mori Terumoto, Ukita Hideie, Uesugi Kagekatsu eta Tokugawa Ieyasuk osatzen zuten, kontseilu honetan, eragin gehien zuena, Tokugawa Ieyasu bera zelarik.
Botererako igoera
1598an Hideyoshi hil zenean, Bost Erregeordeen Kontseilua osatu eta gutxira, kontseilu honetako kideen arteko boterea, balantzea galtzen hasi zen. Hideyoshiren klan basailuen artean, lehen egonezin zantzuak agertzen hasi ziren botere osoa lortzeko: Hideyori oraindik haur bat baino ez zen, eta boterea erregeordetzak zuen. Ieyasuk, hurrengo bi urteetan, pazientzia handiz, bere proiektuaren alde zeuden edo Toyotomi klanarekin disgustura zeuden zenbait daimyōren laguntza lortu zuen.
Botere hartzea, are gehiago bizkortu zen 1599an, Toshiie erregeordea hil zenean. Honek, Ieyasuk Osaka gaztelua hartzea eragin zuen, Hideyori zegoen tokia, eta Tenka Dōno (herrialdeko Jaun) bezala aldarrikatzea. Titulu hau, izenezkoa zen, oraindik, beste hiru erregeordeen eta Ieyasu euren buruzagi bezala onartu ez zuten zenbait klanen aldetik oposizio handia bait zegoen. Horien artean, Ishida Mitsunari zegoen, erregeordetzakoa ez zen daimyō boteretsu bat. 1599 amaieran eta 1600eko zati handi batean, Japoniako daimyo eta samurai guztiak, nahiko ondo definitutako bi aldetan aliatu ziren: ekialdeko blokea, Ieyasuren aldeko klanek osatzen zutena, eta mendebaldekoa, Mitsunari eta beste hiru erregeordeen alde zeuden klanek osatzen zutena.
Krisi egoera, bere puntu gailenera, 1600eko urriak 21ean iritsi zen (Keicho aroko 5. urteko bederatzigarren hilabeteko 15. eguna), Japonian erregistraturiko klanen arteko gudurik handienetako bat gertatu zenean: Sekigaharako gudua. Mino probintzian gertatua, gudu honetan, 88.888 soldaduk parte hartu zuten ekialdeko bloketik eta beste 81.190ek mendebaldekotik. Gudu hark, egun hartako goizeko 8etatik arratsaldeko 5ak arte iraun zuen. Baina, mendebaldeko blokeko klan batzuen trazioak, Kobayakawa klanarena kasu, ondorio bezala, mendebaldeko blokearen porrota ekarri zuen. Gudu honek, non mendebaldeko blokeko armadako soldaduen erdiak hil ziren, 87 klan suntsitu zituen, eta modu esanguratsuan murriztu zituen beste lau (hauen artean, Toyotomi klana). Gainera, 7572 milioi kokuko irabazia eragin zion (koku bat, 180 arroz litro ziren, eta txanpon erreferentzia bezala erabiltzen zen) ekialdeko blokeari, erregeordeen nahien desagertzea, eta, batez ere, Ieyasuren legitimitatea berretsi zuen Tenka Dōno bezala.
Handik gutxira, Ieyasuk Japonia barnean klan guztien boterearen birbanaketa baimendu zuen. Sekigaharako guduaren aurretik Tokugawa klanaren alde egin zutenek, fudai-daimyō deituak, tozama-daimyōek, Ieyasuren klanaren alde Sekigaharako guduaren ondoren egin zutenek baino maila eta botere handiagoa lortzen zuten. Azkenik, Ieyasuk bere boterea sendotu zuen 1603an, Go-Yōzei Enperadorearen eskutik Seii Taishogun titulua jaso zuenean, Japoniako harmadaren komandante buruzagia, eta honela, bi mende iraun zuen Tokugawa klanaren domeinu garai bat hasi zen.
Tokugawa klana
Tokugawa klanak (japonieraz 徳川氏, Tokugawa-shi?) Ieyasuk sortua, hasieran Matsudaira klanekoa izan zena, bere botere pertsonal eta familiarra herrialdetik hedatu zuen 1603tik shogunen agintaritzapean, hamabost izan zirenak Edo garaian zehar. Baina Ieyasuk, shogunen leinua Tokugawa klanaren pean mantentzeko ahalegin bat eginez, Ieyasuren oinordeko ez ziren hiru semeak buru izango zituzten hiru adar gehigarri ezarri zituen. Gosanke bezala ezagutuak (徳川御三家, Tokugawa Gosanke?, literalki Tokugawatarren hiru adar ohoragarriak) euren adarrak honako hauek ziren: Owari, Ieyasuren bederatzigarren semea zen Tokugawa Yoshinaok sortua, Kii, Ieyasuren hamargarren semea zen Tokugawa Yorinobuk sortua eta Mito, Ieyasuren hamaikagarren semea zen Tokugawa Yorifusak sortua. Lider bakoitzak bere hana zuen, eta shogunarekiko oso hurbilekoak ziren shinpanak baino goragoko mailako daimyotzat hartzen ziren. Tokugawa Yoshimuneren agintaldian, XVIII. mendearen hasieran, Gosankyōa (御三卿, Gosankyō?) ezarri zen, klanari hiru adar gehigarri eransten zizkiona: Tayasu, Hitotsubashi eta Shimizu, Yoshimuneren bi semek eta Ieshigeren bigarren semeak okupatuak, adar hauek euren han propioa ez zuten arren.