Tokugawa Yoshinobu

Tokugawa Yoshinobu (japonieraz: 徳川 慶喜) , Keiki bezala ere ezagutua, Mito 1837ko urriaren 28a-Shizuoka, 1913ko azaroaren 22a), militar japoniarra izan zen. Mito herriko daimyoa zen Tokugawa Nariakiren semea, Tokugawa shogunerriko hamabosgarren eta azken shoguna izan zen.

Tokugawa Yoshinobu

Jakō-no-ma shikō (en) Itzuli

1900 -

Tokugawa shogun (en) Itzuli

1866 -
Kinrigoshueisōtoku (en) Itzuli

1864 -
Shōgunkōkenshoku (en) Itzuli

1862 -
member of the House of Peers (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak松平七郎麻呂
JaiotzaKoishikawa (en) Itzuli, 1837ko urriaren 28a
Herrialdea Japonia
Tokugawa shogunerria
 Japoniar Inperioa
HeriotzaKoishikawa-ku (en) Itzuli, 1913ko azaroaren 22a (76 urte)
Hobiratze lekuaYanaka Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Hotzeria
Familia
AitaTokugawa Nariaki
AmaYoshiko-joō
Ezkontidea(k)Ichijō Mikako (en) Itzuli
Nakane Sachi
Shinmura Nobu
Isshiki Suga (en) Itzuli
Oyoshi (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaHitotsubashi House (en) Itzuli
Tokugawa family (en) Itzuli
Tokugawa Yoshinobu family (en) Itzuli
Mito branch (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaKōdōkan (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Irakaslea(k)Aizawa Seishisai (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, Shoguna, politikaria eta buruzagi militarra
Jasotako sariak
KidetzaQ11352416 Itzuli
San'yo Kaigi (en) Itzuli
Izengoitia(k)松平昭致 eta 一橋慶喜
Zerbitzu militarra
GraduaShogun
Parte hartutako gatazkakKinmon Incident (en) Itzuli
Battle of Toba-Fushimi (en) Itzuli

Find a Grave: 9252690 Edit the value on Wikidata

Lehen urteak

Tokugawa Shichiroma izenarekin jaioa, Mito Tokugawa leinukoa izan zen (eta, beraz, Mito Komon ospetsuaren ondorengoa). Bere aitak, Rekkô Nariaki-k, Yoshinoburen heziketaren ardura zenbait hezitzaileri eman zien, artea, kenjutsua (esgrima japoniarra), arte martzialak, politika eta gobernu filosofia irakatsi zizkiotenak. Dirudienez, jada oso txikitatik, karisma handia zuela frogatu zuen, lidergorako dohai handiak eta adimen zorrotza. Mito adarra, Tokugawa Ieyasuk berak sortutako familiaren jatorrizko lehen hiru adarretako bat zen arren, garrantzia galdu zuen Tokugawa Yoshimunek beste hiru adar sortu zituenean, eta, bere aitaren presioagatik, Hitotsubashi familiak adoptatu zuen, Gosankyo adarrekoa, posizioa handituz Tokugawa klanaren oinordekotza leinuan, eta, beraz, shogunerrikoan. Heldutasunera iritsi zenean, Keiki izena hartu zuen.

Tokugawa Iesada shoguna 1858an hil ondoren, Keikiren izena entzuten hasi zen oinordekotzarako, Mitoko daimyo eta Hitotsubashi Tokugawa klaneko buru bezala ahalmen handiak frogatu baitzituen, baina Ii Naosuke buru zuen alde batek, Tokugawa Iemochi shogun bihurtzea lortu zuen, hau, 14. shoguna izan zelarik, eta Keiki eta bere aldekoak, etxeko atxilopean jarriak izan ziren.

1860an Naosuke erahila izan ondoren, egoera aldatu egin zen, eta, 1862an, Keiki, Rōjūaren zati izatera pasa zen, shoguna, bere erabakietan aholkatzen zuen bost kideko kontseilua. Garai honetan, Keikik, Chonshuko feudoan errebeldeen mugimenduei eta atzerriko politikari aurre egin behar izan zien. 1864an, Aizu eta Satsumakoekin aliatuta zeuden Chonshuko errebeldeak, eraikin inperialeko ateetatik igarotzea eragotzi zuen, Hamaguri ateko matxinada (japonieraz: 蛤御門の変 Hamagurigomon no Hen) bezala ezagutua izan denean.

Yoshinobu shoguna (1866)

1866an, Iemochi shoguna gaixotu eta hil egiten da, bakufua (gobernua), oso ahul eta kontrola galduz utziz, gobernua salbatzeko haina gai zen ondorengorik gabe. Tokugawa Keiki, Tokugawatar eta hauen aliatu guztiek babestu zuten kargua betetzeko haina trebetasun eta esperientzia zuen pertsona bakar bezala. Honela, Tokugawa Keiki, 15. Tokugawa shoguna bihurtu zen 1866an, Tokugawa Yoshinobu izenarekin.

Yoshinobu shogun bihurtu eta gutxira, funtsezko aldaketak gertatu ziren. Gobernuaren berrikuste sakon bat hasi zen Tokugawaren gobernua indartuko zuten erreformak abiarazteko. Bereziki, Frantziako Bigarren Inperioaren agerpena antolatu zen Yokosukako armategiaren eraikuntzarekin Léonce Vernyren agindupean, eta bakufuko armadak modernotzeko misio militar frantziar baten bidalpenarekin.

Armada eta itsas armada nazionala bat antolatu ziren, eta, lehen begiratu batean, Tokugawa shogunerria indartzen zihoala zirudien berritutako indar eta botere batekin.

Boshin gerra (1867-1869)

Agintari indartsu eta jakintsu baten agindupean Tokugawatarren indartze berrituarenganako beldurrez, Satsuma, Choshu eta Tosako daimyoak, bakufua indargabetzeko aliantza bat eratu zuen. Sonnō jōi lelopean eta erradikalek shogun berriari "Ieyasuren berpiztea" bezala zioten beldurrarekin, Enperadorearen boterea usurpatuko duena, Boshin Gerra egin zuten Tokugawatar bakufuaren aurka, daimyoen artean babes asko jasoz. Tokugawatarrek galera handiak izan ondoren, Yoshinobuk, gerra zibila irabazterik ez zutela onartu zuen, eta Japoniak batuagoa egon behar zuela atzerriko potentzia boteretsuagoen aurka.

1867an, Yoshinobuk, bere shogun kargua utzi zuen, eta botere guztia Enperadoreari eman zion. Aurreko shogunaren botere, betebehar eta arduretako asko, lehen Meiji aroko "Hiru noble handiak" bezala ezagutuak ziren gizonek hartu zituztela esan liteke. Hauek ziren: Okubo Toshimichi, Saigō Takamori eta Kido Takayoshi.

Toba-Fushimiko guduan garaitua izan ondoren (1868ko urtarrilak 27tik 31 arte), Yoshinobuk amore eman zuen eta Edo gaztelua (eta beraz, Edo hiria), armada inperialari eman zion; berhala, etxeko atxilopean jarria izan zen eta bere titulu, lur eta botere guztiak kendu zizkioten. Bere adoptaturiko oinordekoa, Tokugawa Iesato gaztea zen, garai horretan Tayasu Kamenosuke bezala ezagutua. Beranduago, askatua izan zen, nazioko kontuei dagokionez anbiziorik edo interesik agertu ez zuenean. Shizuokara erretiratu zen, hona, Tokugawa shogunerriaren sortzailea izan zen Tokugawa Ieyasu ere erretiratu zelarik. Erretiroko bere bizitzan, Yoshinobuk, zaletasunen batzuk praktikatu zituen, olio margolaritza, arku tiraketa, ehiza eta argazkigintza kasu. Yoshinoburen argazkietako batzuk, duela urte gutxi argitaratu zituen bere birbiloba Tokugawa Yoshitomok.

1902an, Meiji Enperadoreak, bere etxe propioa berrezartzen utzi zion Tokugawa adar bat bezala (bekke), gorenengoko noblezia tituluarekin, printze (kōshaku) alegia, Japoniari eskainitako zerbitzu leialengatik. Tokugawa Yoshinobu printzea, 1913ko azaroak 22an hil zen gaueko 4ak eta 10ean.

Yoshinoburen bakufuko aroak


Aurrekoa
Tokugawa Iemochi
Shoguna
1867-1868
Ondorengoa
Azkena izan zen. Shogunerria abolitua izan zen.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tokugawa Yoshinobu Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.