Tokugawa Ieyoshi
Tokugawa Ieyoshi (japonieraz: 徳川 家慶, 1793ko ekainaren 22a-1853ko uztailaren 27a) Japoniako Tokugawa shogunerriko hamabigarren shoguna izan zen. Tokugawa Ienari shogunaren bigarren semea izan zen.
Tokugawa Ieyoshi | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
← Tokugawa Ienari - Tokugawa Iesada →
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Edoko gaztelua, 1793ko ekainaren 22a | ||||||||||
Herrialdea | Japonia Tokugawa shogunerria | ||||||||||
Heriotza | 1853ko uztailaren 27a (60 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | Zōjō-ji (en) | ||||||||||
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Tokugawa Ienari | ||||||||||
Ama | Kōrin'in | ||||||||||
Ezkontidea(k) | Takako-joō (en) Ohana no kata Shumyōin (en) Honju-in (en) Myōka-in (en) Kenkōin (en) | ||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||
Leinua | Tokugawa family (en) | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | Shoguna | ||||||||||
Gradua | Shogun | ||||||||||
1837an izendatu zuten shogun, bere aita hil ondoren. Mizuno Tadakuniri eman zion Tenpō erreforma egiteko betebeharra.
Tokugawa familiaren urruneko adarra zen Mito klana gorroto bazuen ere, Rekkô Nariaki Mito etxeko jaunaren zazpigarren semea begi onez ikusten zuen, bere babesa eskainiaz. Zazpigarren seme hura, Tokugawa Yoshinobu, azken shoguna bihurtuko zen; Ieyoshirengatik ez balitz ezinezkoa izango zena.
Harrituta azaldu zen Mathew Perryren itsasontziak Tokioko badiara iritsi ondoren. Handik gutxira, gaixotu eta hil egin zen.
Iturriak
- Saigo no shogun (Azken Shoguna), Shiba Ryôtaro, 1967
Aurrekoa Tokugawa Ienari |
Shoguna 1837-1853 |
Ondorengoa Tokugawa Iesada |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tokugawa Ieyoshi |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.