Tokmok
Tokmok edo Tokmak (kirgizeraz: Токмок; errusieraz: Токмак, translit.: Tokmak) Kirgizistango iparraldeko Txui probintzia eta Bishkekeren, hau da, herrialdeko hiriburuaren ekialdean dagoen hiri bat da. Txui probintziako hiriburu administratiboa izan zen 2004tik 2006ko apirilaren 19ra. Gaur egun, Txui barrutiko administrazio-zentroa da.
Tokmok Токмок | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Kirgizistan | ||
Kirgizistango eskualde | Txui | ||
Izen ofiziala | Токмок | ||
Jatorrizko izena | Токмок | ||
Posta kodea | 722200 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°50′20″N 75°17′28″E | ||
Azalera | 55.35 km² | ||
Altuera | 816 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 53.231 (2009) −6.178 (1999) | ||
Dentsitatea | 961,72 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1825 | ||
Ordu eremua | UTC+06:00 | ||
Hizkuntza ofiziala | kirgizera eta errusiera | ||
meria.tokmokcity.kg |
2009an 53.231 biztanle zituen, horietatik % 46,8 etnikoki kirgizak ziren, % 20,5 errusiarrak, % 16,5 dunganarrak eta % 8,6 uzbekiarrak.
Ondarea
XI. mendeko Buranako dorrea Tokmak hiritik 15 kilometro hegoaldera dago. Sogdianoek sortutako Balasagun hiri zaharraren erorkinak izan daitezkeen hondakinen ondoan dago.
Industria
Interglass LLC beira fabrikatzaileak Tokmoken du egoitza. Tokmoken instalazioak eguneko 2.800 tona beira likido eta eguneko 600 tona beira masa ekoizten ditu. Urteko ekoizpena 200.000 tonakoa da. Gaur egun, beira ekoizteko lehengaiak batez ere Errusiatik eta Kazakhstandik datoz.
Hiritar ospetsuak
- Dmitry Bivol, Errusiako boxealari profesionala
- Alexander Kosenkow, korrikalari olinpikoa
- Maiya Maneza, pisu olinpikoen jasotzailea
- Jengishbek Nazaraliev, politikaria
- Athanasius Schneider, apezpiku katolikoa
- Elihan Tore, Ekialdeko Turkestango Lehen Errepublikaren presidentea
- Mátyás Rákosi, Hungariatik erbesteratutako diktadore estalinista
- Dzhokhar Tsarnaev eta Tamerlan Tsarnaev, Bostongo maratoiko atentatuen egileak
Iruditegia
- Tokmokeko meskita.
- Hiriaren ikuspegi orokorra.
- Ibilbide bat.