Tokioko Jauregi Inperiala

Kōkyo (japonieraz: 皇居) Japoniako Jauregi Inperiala eta Japoniako Enperadorearen egoitza da. Chiyodan dago, Tokioko 23. barruti berezian. Meiji berrezarkuntzaren eta Shogun arauen baliogabetzearen ondoren, gorte inperiala Kiototik Tokiora pasa zen, eta Edo gazteluaren antzinako gotorlekua, enperadorearen egoitza bihurtu zen. Jatorrian, 1888tik 1948 arte, kyūjō (gaztelu jauregia) deitzen zen. Bere hedadura osoa, lorategiak barne, 3,41 kilometro karratutakoa da.

Jauregi Inperialaren eta berau inguratzen duten lorategien mapa

Tokioko Jauregi Inperiala
eta
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Metropolitan prefecture Tokio
Special ward of JapanChiyoda
ChōchōChiyoda
Koordenatuak35°40′57″N 139°45′08″E
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1869
Erabileraegoitza ofiziala
ErabiltzaileaJaponiako enperadorea
Kontaktua
Helbidea〒100-8111 東京都千代田区千代田1番1号
Webgune ofiziala

    Bigarren Mundu Gerran, bonbaketen ondorioz suntsitua izan zen, baina estilo berean berreraiki zen 1968an.

    Jauregiko gela gehienak, jendeak ezin ditu bisitatu, baina ekialdeko zatiko lorategiak, ohi, turistek bisita ditzakete. Jauregiaren barnealdea, publikoarentzako, urtean bi egunetan baino ez da irekitzen: enperadorearen urtebetetze egunean eta urte berri egunean (urtarrilak 2)

    Kōkyoa, Tokio geltokitik gertu dago.

    Jauregi Inperial historikoak

    • Heijo Jauregia, Naran, Jauregi inperiala izan zena Nara Garaian (710-784)
    • Kioto Gosho, Kioton dagoen Jauregi inperial bat, Enperadorearen egoitza izan zena, egoitza hau, behin betiko, 1868an Tokiora pasa zen arte.

    Iruditegia

    Jauregi Inperialaren ikuspegia Tokion

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.