Leku geometriko
Matematikan, eta bereziki geometrian, leku geometrikoa puntuen multzo bat da. Puntuek propietate geometriko jakin bat betetzen dute.
- Artikulu hau matematikari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leku (argipena)».
Planoan
Planoko leku geometrikoen hainbat adibide:
- Zirkunferentzia planoko puntuen leku geometrikoa non distantzia zentrora balio finkoa (erradioa) den.
- Elipsea planoko puntuen leku geometrikoa non fokuetarako distantzien batura balio finkoa den.
- Parabola planoko puntuen leku geometrikoa non fokurako distantzia eta zuzentzailerako distantzia bera diren.
- hiperbola planoko puntuen leku geometrikoa non fokuetarako distantzien kendura balio finkoa den.
Espazioan
Irudi geometriko oso konplexuak defini daitezke leku geometrikoak bezala. Esaterako, Koadrikak badaude definituta polinomio koadratikoen zeroen leku geometriko bezala. Adibideak:
- Esfera espazioko puntuen leku geometrikoa non distantzia zentrora balio finkoa (erradioa) den.
- Elipsoidea koadrika bat da elipsearen antzekoa, baina hiru dimentsiotan.
- Hiperboloidea koadrika bat da hiperbolaren antzekoa, baina hiru dimentsiotan.
- Paraboloidea koadrika bat da parabolaren antzekoa, baina hiru dimentsiotan.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Leku geometrikoaren kontzeptua, wikiEducared-en
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.