Toka (eskultura)

Toka izenburuko eskultura Donostiako Aiete auzoan dago, parketik gertu, eta metalezko irudi bat da. 2017an inauguratu zen. Egilea Jose Antonio Diaz de Quevedo da, JADIKU moduan sinatzen duena.

Toka (eskultura)
Jatorria
Sortzailea(k)Jose Antonio Díez de Quevedo
Sorrera-urtea2017
Ezaugarriak
Materiala(k)metala
Genero artistikoaarte publikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′10″N 1°59′27″W
Map

Toka joko tradizionalean erabiltzen diren metalezko barra eta fitxak azaltzen dira eskulturan, baina tamaina askoz handiagoan. Jokoan fitxak urrutitik jaurtikitzen dira eta "toka" barran jo behar dute, eta horrelaxe agertzen dira fitxa guztiak eskulturan: barra jotzen.[1]

XX. mendean bertsolari, bertso-jartzaile, korrikalari, bolari eta toka-jokalari ospetsua izan zen Manuel Matxainen omenez jarri zuen eskultura Donostiako udalak. 1916an jaio zen eta 'Aiete' ez-izenarekin sinatzen zituen bere idatziak.[2]

Galeria

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Lantxabe. (2017-10-10). «‘Jadiku’ pone alas a la TOKA de Matxain» Aiete - Lantxabe - Katxola - Ayete (Noiz kontsultatua: 2019-08-11).
  2. (Gaztelaniaz) Ibargutxi, Felix. (2017-10-13). «Una escultura en Aiete remata un año de actos de homenaje a Manuel Matxain» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.