Tofilau Eti Alesana

Tofilau Eti Alesana (Vaitogi, Tutuila, Amerikar Samoa, 1924ko ekainaren 4a - Apia, 1999ko martxoaren 19a) samoar politikaria izan zen. Samoako 5. lehen ministroa izan zen 1982tik 1985era eta 2998tik 1998ra.

Tofilau Eti Alesana

Samoako Lehen Ministroa

1988ko apirilaren 8a - 1998ko azaroaren 23a
Va'ai Kolone (en) Itzuli - Tuila'epa Sa'ilele Malielegaoi (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAmerikar Samoa, 1924ko ekainaren 4a
Herrialdea Samoa
HeriotzaApia, 1999ko martxoaren 19a (74 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaHuman Rights Protection Party (en) Itzuli

Amerikar Samoan jaio zen goi mailako familia batean eta 24 urterekin klan buru bihurtu zen. 1957an kontseilu legegileko kide hautatu zuten eta 1959an Osasun ministro izendatu zuten. Mendebaldeko Samoako konstituzioa idazten lagundu zuen eta Giza Eskubideak Babesteko Alderdia sortu zuen, 1982an botetera iritsi zena. 1982tik 1985era lehen ministro izan zen, bere alderdiaren barruan izandako matxinada baten ondorioz kargutik kendu zutenean. 1988an berriro hartu zuen alderdiaren kontrola eta lehen ministro kargua. 1997an, Mendebaldeko Samoaren izena Samoara aldatu zuen. 1998an dimititu zuen, osasun arrazoiengatik.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.