Toffe
Toffea[1] (ingelesez: toffee) karamelu krematsu bat da, almibarrean dagoen karameluarekin egiten dena eta gurina gehitzen zaio, karameluaren kolorea xigortua denean. Nahasketa egosten da, modu homogeneoan geratu arte, esne-gaina gehitzen zaio eta karamelua egosten amaitzen da, honela, nata hartzitzea eragotziz.
Toffe | |
---|---|
gozoki, Sweet confectionery products (ОКП 91 2000) (en) , Sugar confectionery (including white chocolate), not containing cocoa (en) eta litxarreria | |
Osagaiak | azukrea, melaza, gurina eta Kautxua |
Historia | |
Jatorria | Ingalaterra |
Antzekoak | azukrezko gozokia |
Ospetsuak dira toffe ingelesak. Espainian ezagunak dira Tafallako pinazizko toffeak. Solano eta Avión ere, toffe marka ezagunak dira.
Toffe motak
- Toffe klasikoa: Lehen aipaturiko errezetarekin eginikoa
- Txokolatezko toffea: toffezko bonboia
- Zaporezko toffeak: mendafin, marrubi, banilla zaporezko toffeak...
- Fruitu lehorrezko toffeak: pistatxo, intxaur, almendrazko toffeak...
- Likorezko toffeek: kakao likorezkoak, ronezko toffeak...
Toffearen aldaerak
Toffeetatik abiatuta, jada eginak edo bere prozesuan, zenbait produktu egin daitezke. Adibidez: ur gazizko toffeak, Azukrezko gozokia (ez da esnezko gozokiarekin nahastu behar), toffe zaporetik abiatuta, banilla edo txokolate zaporeak gehitu dakizkioke edo txokolatea gehitu dakioke txokolatedun azukrezko gozoki bihurtzeko.
Erreferentziak
- Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]