Todd Haynes

Todd Haynes (heɪnz ahoskatua; Los Angeles, 1961eko urtarrilaren 2a) zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizle estatubatuarra da. Zinema genero eta estilo ugari jorratu ditu. Bere filmetan jorratu dituen gaien artean nortasuna, sexualitatea, musika eta gizartea daude. Bere lehenengo film luzea, Poison(1991), New Queer Zinemaren lan aitzindaria kontsideratzen da.[1]

Todd Haynes

(2023)
Bizitza
JaiotzaEncino (en) Itzuli, 1961eko urtarrilaren 2a (63 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaPortland
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaBrown Unibertsitatea
Bard College (en) Itzuli
Oakwood School, Los Angeles (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, telebista zuzendaria eta errealizadorea
Altuera1,78 metro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0001331 Allocine: 15138 Rottentomatoes: celebrity/todd_haynes Allmovie: p93836 TCM: 521761 TV.com: people/todd-haynes
Musicbrainz: f42e5175-903c-4ecf-8435-665e0dc7badc Discogs: 628539 Allmusic: mn0001301917 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Todd Haynes 1961eko ekainaren 2an jaio zen Los Angeles hirian, eta handik gertu dagoen Encino herrian hazi zen. Bere aita, Allen E. Haynes, kosmetikoen inportatzailea zen. Bere ama, Sherry Lynne, aktorea zen. Azkenik, bere arreba, Gwynneth Haynes, Shope Lux musika bandaren sortzailea eta parte hartzailea da.[2]

Gazte zenetik zinegintzagatik interesa erakutsi zuen. 17 urterekin “The suicide(1978)” film laburra ekoitzi zuen. Haynessek Brown unibertsitatean artea eta semiotika ikasi zuen. Bertan bere lehen film laburra zuzendu zuen” Assassins: A Film Concerning Rimbaud (1985)”, Arthur Rimbaud poeta frantsesean inspiratuta dagoena.  Zuzendariak Brownen bertan Cristine Vachon (hortik aurrera bere filmen ekoizlea izango zena) ezagutu zuen. Brownen graduatu ondoren, New Yorkera bizitzera joan zen. Bertan zine independentearen giroan murgildu zen. Garai horietan, film independenteak sustatzeko, Apparatus Produktions, irabazi asmorik gabeko Elkartea, sortu zuen.[2]

Gaiak, estiloa eta eboluzioa

Haynesen lehenengo lanak 90eko hamarkadako zine indiaren barruan kokatzen dira eta  bere filmografia osoan jorratuko dituen hiru gai nagusiez dihardute: HomosexualitateaPoison”en, emakumeen zapalkuntza “Safe”n eta Musika “Velvet Golmine”en. Mende berriaren hasieran girotze ikusgarria duen eta melodramaren barne kokatu daitekeen garaiko zinema sortzen hasi zen. Film horietan lehen aipatutako gai nagusiak garatzen ditu. Garai honen adibideak dira “Far from Heaven”, “Mildred Pierce”, “Carol” eta “Wonderstruck”. Zailagoa da sailkatzea bere film esperimentalena, “Im not there”.[3]

Cate Blanchettekin bi aldiz eta Julianne Moorekin lau aldiz lan egin du.[3]

Bere zineman estetika eta emozio narratiboa eskutik helduta doaz eta banaezinak dira. Bietan Haynesek ez die uko egiten tradizioei, istorioei eta zine klasikotik gertu dagoen kontatzeko moduei, baina beti modernizatuz. Bere zinema ez da apurtzailea, baina garaiko kontakizun bakoitza moldatzen eta berrasmatzen du, irudi eta plano bakoitza, osotasuna funtziona dezan, errepikatu gabe.[3]

Lanak

Poison” bere lehenengo film luzea izan zen. Txuri beltzez grabatu zuen eta 50ko hamarkadan egiten ziren serie B ko  zientzia fikziozko filmen parodia moduko bat da. Interelazionaturiko homosexualitatearen inguruko hiru istorioaz osatuta dago. Canneseko epaimahaiaren sari nagusia irabazi zuen.[4]

Safe”n(1995), Haynesen bigarren filman, Julianne Moore gaixotasun arraro bat pairatzen duen etxekoandre baten papera egiten du. Aktorearen interpretazioa goraipatu zen.[4]

2002 urtean zuzendariak “Far from Heaven” filma ondu zuen. Film honek orokorrean oso kritika onak jaso zituen. Lana Douglas Sirken melodrama klasikoen kutsua dauka.

Julianne Moore eta Dennis Quaid dira protagonistak. 50ko hamarkadan kokatzen da eta antzaz eredugarria den senar-emazte Estatu Batuar baten istorioa kontatzen du. Zoriontsuak izateko protagonistek homofobiari eta arrazakeriari egin behar diote aurre. Filmak gizartearen hipokresia salatzen du.[5]

Bere hurrengo filma “Im Not there” izan zen, Bob Dylanen omenez egindakoa. Zazpi istorioz osatuta dago eta istorio bakoitzak protagonista ezberdin bat du. Zazpi pertsonaia haiek abeslariaren izaeraren alde ezberdinak erakusten dute. Cate Blanchett istorio baten  protagonista da eta bere antzezpenagatik Urrezko globoa eta Volpi kopa irabazi zituen.[3]

Horren ostean. Todd Haynesek HBOrentzat serie labur bat zuzendu zuen, Mildred Pierce. James M. Cainen izen bereko eleberrian oinarrituta dago.[4]

Kate Winsletek  bere alaba apetatsuari nahi duen guztia emateko bere bizitza sakrifikatzen duen ama baten papera egiten du. Historikoki gertatu den bezala, filman emakumeak bere zoriontasunari eta indibidualtasunari uko egiten dio familia-erakundearen mesederako. Horren inguruko hausnarketa sakona da Mildred Pierce.[5] Bere antzezpenagatik urrezko gobloa eta aktoreen sindikatuen saria irabazi zituen.[3]

Zortzi urte eta gero  zinegileak “Carol”(2015) filma ondu zuen. 50 hamarkadako melodrama klasikoen estiloa imitatzen du(Douglas Sirken zinema gogoratzen du) eta bi emakumeen arteko maitasun harremana irudikatzen du. Cate Blanchettek emakume indartsu, dotore eta sofistikatu baten papera egiten du eta Kate Mara beragatik liluratuta geratzen den emakume gaztea da.

Bi emakumeek XX. mendearen erdialdeko gizarteen aurreiritziei aurre egin behar diete. Biek guztien eta bere buruen kontra borrokatu behar dute beraien maitasuna babesteko, eta baita ere bere lana eta familia babesteko.[3]

2019an Todd Haynesek “Dark Waters” filma zuzendu zuen. Bertan  abokatu batek Estatu Batuetako hiri baten lurra, ura eta biztanleak tefloiaren hondakinekin kutsatzeagatik Dupont multinazional kimikoaren kontra aurrera eramaten duen borroka kontatzen du.

2021an "The Velvet Undergraund" dokumentala zuzendu zuen. Bertan Itzal handiko The Velvet Undergraund rock taldearen ibilbidea eta musika aztertzen ditu.

Sariak

Haynes Oscar bat, bi urrezko globo eta hiru Emmy irabazteko hautagaia izan da, baina ez ditu sari hauek inoiz irabazi.[3]

Irabazi dituen sarien artean hauek daude[5]:

-Cannes festibaleko Queer palma “Carol” filmagatik.

-Veneziako epaimahaiaren sari berezia “Im not there” filmagatik.

-Sundanceko film dramatiko onenaren epaimahaiaren sari nagusia “Poison” filmagatik.

-Berlinaleko film onenaren Teddy saria “Poison” filmagatik.

Filmografia[1]

Zinema

Urtea Filma Zuzendaria Gidoigilea Ekoizlea
1991 Poison Bai Bai Ez
1995 Safe Bai Bai Ez
1998 Velvet Goldmine Bai Bai Ez
2002 Far from Heaven Bai Bai Ez
2007 I'm Not There Bai Bai Ez
2015 Carol Bai Ez Ez
2017 Wonderstruck Bai Ez Ez
2019 Dark Waters Bai Ez Ez
2021 The Velvet Underground Bai Bai Bai
2023 May December Bai Ez Ez

Telebista

Urtea Lana Zuzendaria Gidoigilea Ekoizle
exekutiboa
Oharra(k)
1993 Dottie Gets Spanked Bai Bai Ez Laburra
2011 Mildred Pierce Bai Bai Bai Telesail laburra[6]
2013 Enlightened Bai Ez Ez "All I Ever Wanted" atala
Six by Sondheim Bai Ez Ez "I'm Still Here" atala

Erreferentziak

  1. «Biografía de Todd Haynes (Su vida, historia, bio resumida)» www.buscabiografias.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  2. (Ingelesez) Todd Haynes. 2023-08-25 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  3. (Gaztelaniaz) «Todd Haynes para principiantes» Fotogramas 2020-02-01 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  4. (Gaztelaniaz) «Todd Haynes - 02 de Enero de 1961 - Edad | Biografía | Películas | Noticias | Filmografía | Premios» Decine21 2023-09-22 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  5. (Gaztelaniaz) Todd Haynes. 2023-09-16 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  6. (Ingelesez) HBO. HBO: Mildred Pierce. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.