Tochigi (prefektura)
Tochigi prefektura (japonieraz: 栃木県 Tochigi-ken) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Utsunomiya da. Nikkō hirian, tenplo budista eta xintoismoaren santutegi ospetsuak daude, Unescok Gizateriaren Ondare izendatuak.
Tochigi prefetura 栃木県 | |||
---|---|---|---|
Japonia | |||
Ereserkia | |||
Kenmin no Uta (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Japonia | ||
Izen ofiziala | 栃木県 | ||
ISO 3166-2 | JP-09 | ||
Hiriburua | Utsunomiya | ||
governor of Tochigi Prefecture (en) | Tomikazu Fukuda (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 36°33′56″N 139°53′01″E | ||
Azalera | 6,408,28 km² | ||
Mugakideak | Ibaraki, Saitama, Gunma eta Fukushima | ||
Punturik altuena | Mount Nikkō-Shirane (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.927.754 (2021eko martxoaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 313 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Kantō | ||
Uhartea | Honshu | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
pref.tochigi.lg.jp |
Historia
Meiji berrezarkuntza baino lehen, Tochigiren izena Shimotsuke probintzia zen. XIX. mendearen bukaeran prefeturak ezarri zirenean, Tochigi hirian ezarri zen prefeturaren hiriburua, 1873an, Utsunomiya eta Tochigi prefeturak batu zirenean. Gero, 1884an, hiriburua Utsunomiyara aldatua izan zen.
Geografia
Kantō eskualdeko iparraldean dago. Haren prefetura mugakideak hauek dira: Ibaraki, Gunma, Saitama eta Fukushima. Klima heze epela du, oro har, baina tenperatura nabarmen aldatzen da aro batetik bestera. Neguak lehorrak izaten dira, haizetsuak, eta neguak, berriz, hezeak eta ekaitz ugarikoak.
Banaketa administratiboa
1999tik aurrera urtero aldatu da antolaketa herriak batu baitituzte.
Hiriak
- Tochigi prefeturako hiriak Kantō eskualdeko beste prefeturetakoekin konparatuta nahiko txikiak dira. Hona hemen handienak:
- Utsunomiya (hiriburua, 511.296 biztanle)
- Oyama (163.954 bizt.)
- Ashikaga (153.766 bizt.)
- Tochigi (144.541 bizt.)
- Sano (124.001 bizt.)
- Hiri guztiak:
|
|
Herriak
|
|
Ondasun nabarmenak
- Nikkō
- Nikkōko tenplu eta santutegiak. (Gizateriaren Ondare)
- Nikkō Parke Nazionala.
- Oze Parke Nazionala.
- Ōya-ji tenplua (Utsunomiya).
- Ashikaga Gakko (Japoniako eskola zaharrena).
- Motegi zirkuitoa.
Iruditegia
- Nikkō-Shirane mendia.
- Utsunomiyako gaztelua.
- Ashikaga Gakko.
- Tochigiko udazkeneko jaialdia.