Tobera (aeronautika)
Tobera, aeronautikan, kono-formako atala da, erreakzio motorren atzealdean dagoena. Bertan, turbinatik datorren gasa zabaldu egiten da eta, ondorioz, presioa jaitsi ahala ihes-gasen abiadura handitu egiten da. Beraz, airea sartu den baino abiadura handiagoaz ateratzen da. Horrela sortzen da hegazkina aurrerantz bultzatzeko behar den energia zinetikoa.[1][2]
- Artikulu hau aeronautikako gailuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tobera (argipena)».
XVI mendean Tobera ginovesa delakoa berritasun gisa berehala sartu zen euskal burdigintza teknikak hobetzeko. Jatorriz italiakoa izan arren, euskal sutegietan aplikatu zituzten.[3]
Erreferentziak
- Gaurko Hitza: tobera. euskaljakintza.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-1).
- Kortabarria Olabarria, Beñardo. Hegazkinak motorraren bultzadaz gidatuko dira. Elhuyar, 155. zenbakia, 2000ko ekainak 1, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-1).
- Elorza, Javier. (2021). Juan Sebastian Elkano: ingurua, ibilbidea, epika. Eusko Ikaskuntza, 97 or. ISBN 9788409312924..
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.