Toba (aintzira)

Toba (indonesieraz: Danau Toba) Sumatrako uharteko ipar-mendebaleko aintzira da (Indonesia), Barisan mendialdearen ondoan, Malakako penintsularen hego-mendebaldean. 1.140 kilometro koadroko eremua du eta Samosir uhartea dago aintziraren erdian.[1]

Toba
Danau Toba (id)
Datu orokorrak
Garaiera905 m
Motakrater laku, Sumendi-galdara eta itsasertzeko urmael
Luzera87 km
Zabalera27 km
Azalera1.145 km²
Sakonera529 m
Bolumena240 km³
Geografia
Map
Koordenatuak2°40′47″N 98°53′14″E
Estatu burujabe Indonesia
Indonesiaren banaketa administratiboa Ipar Sumatra
Leku geografikoaSumatra
Hidrografia
HustubideaAsahan river (en) Itzuli
Artikulu hau aintzirari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Toba (argipena)».

Supersumendi baten erupzioak sortu zuen,[2][3] duela 69.000 eta 77.000 urte artekoa. Azken 25 milioi urtetan handiena izan zen erupzio honek klima-aldaketa ekarri zuen, adituen batzuen ustetan gizakion bilakaeran eragina izan zuena.[4]

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Volcanism Program page on Toba
  3. Ninkovich, D., N.J. Shackleton, A.A. Abdel-Monem, J.D. Obradovich, G. Izett. (1978-12-7). «K-Ar age of the late Pleistocene eruption of Toba, north Sumatra» Nature (Nature Publishing Group) 276 (276): 574–577.  doi:10.1038/276574a0. Bibcode: 1978Natur.276..574N..
  4. Whitehouse, David. (2003-6-9). When humans faced extinction. BBC News.


Kanpo estekak

Geografia
Indonesia
Artikulu hau Indonesiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.