To the Wonder
To the Wonder, 2012ko Terrence Malick estatubatuarrak zuzendutako amodiozko drama film bat da. Ben Affleck, Olga Kurylenko, Rachel McAdams eta Javier Bardem aktoreek antzeztu zuten.
To the Wonder | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2012 |
Izenburua | To the Wonder |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa frantsesa gaztelania errusiera |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, film erromantikoa eta melodrama (en) ![]() |
Iraupena | 112 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Paris |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Terrence Malick |
Gidoigilea(k) | Terrence Malick |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | FilmNation Entertainment (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Jack Fisk (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Hanan Townshend (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | Emmanuel Lubezki |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Paris |
tothewonderthemovie.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
2012ko Veneziako Zinemaldian lehiaketara estreinatu zen.
Argumentua
Frantzia, Paris, Neil (Ben Affleck) idazle bilakatu nahi duen estatubatuarra eta Marina (Olga Kurylenko) europar ama ezkongabea elkar ezagutu eta Mont-Saint-Michel uhartean amodiozko une batez gozatuko dute, biek berriz maiteminduak egotearen sentipenaz bizipoza berreskuratuz. Neilek bizimodu hobe baten bila sorterria laga du, atzean iraganako hainbat gertaera mingarri utziz. Marinari begietara so eginez, Neilek gogobetez maitatu dezakeen emakumea topatu izanaz ziur dago. Horregatik, biak nahiz Marinaren Tatiana (Tatiana Chiline) alabarekin batera elkarrekin bizi eta AEBetara joatea proposatuko die. Baina zenbait urteren buruan, Neilen bizitzan beste emakume bat indar berdinez edo gehiagoz sartuko da: Jane (Rachel McAdams), Neilen haurtzaroko adiskidemina. Lortuko al du Neilek bere hasierako Marinari emandako zina leial mantendu ala bere bizitza aldatu eta beti irrikatu duen etorkizuna ekarriko diezaioken erabakia hartuko ote du?
Aktoreak
- Ben Affleck: Neil
- Olga Kurylenko: Marina
- Rachel McAdams: Jane
- Javier Bardem: Aita Quintana
- Tatiana Chiline: Tatiana
- Charles Baker: Charles
- Romina Mondello: Anna
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)