To Sir, with Love
To Sir, with Love (euskaraz: «Jaunari/rentzat, Maitasunez») 1967ko James Clavell australiar-britainiar zinema zuzendariaren drama filma bat da. E. R. Braithwaite idazlearen izen berdineko To Sir, With Love eleberrian oinarritua dago.
To Sir, with Love | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1966 | |||
Izenburua | To Sir, with Love | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | teen film (en) , sarbide-bizipena, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma | |||
Iraupena | 106 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | To Sir, With Love (en) | |||
Grabazio lekua(k) | Londres eta Pinewood Studios (en) | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | James Clavell | |||
Gidoigilea(k) | James Clavell | |||
Antzezlea(k) | ||||
Sidney Poitier Christian Roberts (en) Judy Geeson (en) Suzy Kendall (en) Lulu Patricia Routledge Faith Brook | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | James Clavell | |||
Konpainia ekoizlea | Columbia Pictures | |||
Edizioa | Peter Thornton (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Ron Grainer (en) | |||
Argazki-zuzendaria | Paul Beeson (en) | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Londres | |||
Bideoa | YouTube | |||
kronologia | ||||
|
Filma burutu zen garaian bertan entzun litekeen Lulu abeslariaren To Sir, With Love aski ezaguna bilakatu zen.
Filma honetako jatorrizko ingelesezko bertsioan Londresko langile auzoetako cockney hizkera erabili zen, hain zuzen ere, filma bera girotua dagoen lekuan egunero erabili ohi dena. Erresuma Batuan garai hartan ohikoa zen Beat belaunaldiko gaztedia nolakoa zen ere agertzen du.
Sinopsia
Britainiar Guyanako arraza beltzeko Mark Thackeray (Sidney Poitier) ingeniaria Kalifornian lanik gabe gelditu eta Londres hiriko East End barrutian dagoen North Quay Secondary School institutuko ikasle talde gatazkatsu baten irakaslea izateko lanari baiezkoa ematen dio. Baina ikasleen itxura harrosko eta zakarraren atzean ez dago berezko sentimendu txarrik. Hasieran, Markek eskola zaharreko jokamoldea erabiliz ikasleen konfidantza bereganatzen saiatuko da, baina bere saiakerek hutsegiten dutela ikustean hezkuntza estrategia berriak erabiltzen hasiko da.
Aktoreak
- Sidney Poitier: Mark Thackeray
- Christian Roberts: Bert Denham
- Judy Geeson: Pamela Dare
- Suzy Kendall: Gillian Blanchard
- Ann Bell: Dare andereinoa
- Lulu: Barbara "Babs" Pegg
- Geoffrey Bayldon: Theo Weston
- Faith Brook: Grace Evans
- Patricia Routledge: Clinty Clintridge
- Chris Chittell: Potter
- Adrienne Posta: Moira Joseph
- Rita Webb: Joseph andereinoa
- Marianne Stone: Gert
- The Mindbenders: musika taldea