To Kill a Mockingbird (filma)
To Kill a Mockingbird (euskaraz Urretxindorra Hiltzea) 1962ko Robert Mulligan estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Harper Lee idazlearen izenburu berdineko To Kill a Mockingbird eleberrian oinarritua dago. Gregory Peck, Mary Badham eta Phillip Alford aktoreek antzeztu zuten.
To Kill a Mockingbird (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1962 |
Izenburua | To Kill a Mockingbird |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, epaiketa filma, eleberri batean oinarritutako filma eta krimenezko filma |
Iraupena | 129 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | To Kill a Mockingbird |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Robert Mulligan |
Gidoigilea(k) | Horton Foote Harper Lee |
Antzezlea(k) | |
Gregory Peck (Atticus Finch (en) ) Mary Badham (en) (Scout Finch (en) ) Phillip Alford (Jem Finch (en) ) Robert Duvall John Megna Alice Ghostley William Windom (en) Frank Overton Brock Peters Paul Fix Collin Wilcox Hugh Sanders James Anderson Richard Hale (en) Rosemary Murphy Ruth White Estelle Evans (Calpurnia (en) ) Bill Walker (en) Kim Hamilton | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Robert Mulligan Alan J. Pakula |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios |
Edizioa | Aaron Stell |
Ekoizpen-diseinatzailea | Henry Bumstead (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Elmer Bernstein |
Argazki-zuzendaria | Russell Harlan |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Alabama |
ikusi
| |
Historia | |
Jasotako sariak | Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 35. Oscar Sariak Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 35. Oscar Sariak Academy Award for Best Art Direction, Black and White (en) 35. Oscar Sariak |
Nominazioak | Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 35. Oscar Sariak Mary Badham (en) Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 35. Oscar Sariak Horton Foote Film onenaren Oscar Saria 35. Oscar Sariak Alan J. Pakula Academy Award for Best Art Direction, Black and White (en) 35. Oscar Sariak Alexander Golitzen, Henry Bumstead (en) , Oliver Emert (en) Academy Award for Best Cinematography, Black-and-White (en) 35. Oscar Sariak Russell Harlan Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 35. Oscar Sariak Gregory Peck Zuzendari onenaren Oscar Saria 35. Oscar Sariak Robert Mulligan Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria 35. Oscar Sariak Elmer Bernstein |
Filma honetan Robert Duvall, William Windom eta Alice Ghostley aktoreek debutatu zuten.
9 Oscar Sarirako izendapen jaso eta 3 irabazi zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Gregory Peck), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria - Zuri-beltza (Alexander Golitzen, Henry Bumstead eta Oliver Emert) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Horton Foote). 3 Urrezko Globo Sari ere irabazi zituen.
Argumentua
Depresio Handiaren garaia, AEBak. Atticus Finch (Gregory Peck) arraza banaketa jasaten duen Alabamako udalerri txiki bateko abokatua da. Alarguna da eta bi semeen ardura du, ondorioz Mayella Ewell (Collin Wilcox) neska nerabe zuriaren hilketa egotzi dioten Tom Robinson (Brock Peters) baserritar beltzaren defentsa burutzea onartu du. Udalerriko biztanle askok kasua laga dezan konbentzitzen saiatuko dira, nahiz eta epaiketa batean afroamerikar hiritar bat defendatzeak bera eta bere familiari ondorio kaltegarriak ekar lekizkioken, Atticusek aurrera jarraitzeko asmo irmoa du.
Istoria Hegoalde Sakonean hazitako bere eta Jem (Phillip Alford) anai zaharragoaren haurtzaroa oroitarazten duen Jen (Mary Badham) izeneko emakume heldu baten ikuspuntutik kontatua dago, hiru urte luzeko kontaketa delarik, bi haur horien bizitzak aldaketa sakonak jasanez. Kontakizunera aurrera doan heinean, udako adiskide batekin batera dauden bi haur xaloen bizimodua patsadatxua "zakuaren gizona" dela uste duten auzotar bitxi bat zelatatuz eta zirkunstatzien ondorioz bilakatuz joango da. Haien aita den Atticus abokatua eta haren lanak udalerrian duen eraginaren ondorioz, haurrek garaiko arrazen arteko gatazka ezagutuko dute, gainera modu mingotsean heldu bihurutuko dituen gorroto arrazialaren lekuko ere izango dira.
Aktoreak
- Gregory Peck: Atticus Finch
- Mary Badham: Jean Louise "Scout" Finch
- Phillip Alford: Jeremy "Jem" Finch
- John Megna: Charles Baker "Dill" Harris
- Brock Peters: Tom Robinson
- James Anderson: Robert E. Lee 'Bob' Ewell
- Collin Wilcox Paxton: Mayella Violet Ewell
- Robert Duvall: Arthur "Boo" Radley
- Estelle Evans: Calpurnia
- Rosemary Murphy: Maudie Atkinson
Iruditegia
- Atticus Finch (Gregory Peck) eta Tom Robinson (Brock Peters).
- Maudie Atkinson (Rosemary Murphy) eta Jeremy "Jem" Finch (Phillip Alford).
- Atticus Finch (Gregory Peck) eta Robert E. Lee 'Bob' Ewell (James Anderson).