To Catch a Thief
To Catch a Thief (euskaraz Lapur Bat Atzemanez) 1955eko Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendari eta ekoizlearen amodiozko thriller filma bat da. David Dodge idazlearen izen berdineko To Catch a Thief eleberrian oinarritua dago. Cary Grant, Grace Kelly, Jessie Royce Landis, John Williams, Charles Vanel eta Brigitte Auber aktorek antzeztu zuten.
To Catch a Thief | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1955 |
Izenburua | To Catch a Thief |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, misteriozko zinema eta komedia erromantikoa |
Iraupena | 106 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alfred Hitchcock |
Gidoigilea(k) | John Michael Hayes (en) |
Antzezlea(k) | |
Cary Grant Grace Kelly Jessie Royce Landis John Williams Charles Vanel Brigitte Auber (en) Alberto Morin Barry Norton Dominique Davray (en) Eugene Borden Georgette Anys (en) Gérard Buhr (en) Jean Martinelli René Blancard (en) Alfred Hitchcock Jean Hébey (en) Bess Flowers Steven Geray Philip Van Zandt (en) Fred Kelsey John Alderson (en) Louis Mercier Roland Lesaffre | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Alfred Hitchcock |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Edizioa | George Tomasini (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Joseph McMillan Johnson (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Lyn Murray (en) |
Argazki-zuzendaria | Robert Burks (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Frantzia |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | Academy Award for Best Cinematography, Color (en) 28. Oscar Sariak Robert Burks (en) Academy Award for Best Costume Design, Color (en) 28. Oscar Sariak Edith Head Academy Award for Best Art Direction, Color (en) 28. Oscar Sariak Hal Pereira (en) , Joseph McMillan Johnson (en) , Samuel M. Comer (en) , Arthur Krams (en) |
Bideoa | YouTube |
Hiru Oscar Sarietarako izendapenak jaso eta bat irabazi zuen: Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Robert Burks).
Hitchcocken filmeetan ohikoa den bezala honako honetan ere bere kameo edo laburpen laburra jaotzen da, hain zuzen ere, filma hasi eta hamar minutu ingurura autobus batean Cary Grant aktorea eta txori bat duen kailadun emakume baten alboan bidaiari moduan eserita doala.
Argumentua
John Robie (Cary Grant), ezizenez Katua, Frantziar Kosta Urdinean bizi den moko fineko lapur erretiratua da. Bapatean, bera bizi den lekuan bere zigilua duten lapurretak jazoko dira, ondorioz poliziaren susmopean egongo da. Lapurraren hurrengo jomugen artean Jessie Stevens (Jessie Royce Landis) emakumezko estatubatuar aberatsa eta harn alaba Frances (Grace Kelly) daude. Robiek bere burua errugabetzeko modurik onena benetazko lapurra nor den jakin eta atzematea dela jabetuko da. Frances ezagutzean, neska eder gazteak Robie lapurra dela usteko du, nahiz eta ondoren bere iritzia aldatu eta Robieri bere helburua lortzen lagunduko dion.
Aktoreak
- Cary Grant: John Robie ("Katua")
- Grace Kelly: Frances Stevens
- Jessie Royce Landis: Jessie Stevens
- John Williams: H. H. Hughson
- Charles Vanel: Bertani jauna
- Brigitte Auber: Danielle Foussard
- Jean Martinelli: Foussard, Daniellen aita
- Georgette Anys: Germaine, etxejabea
- René Blancard: Lepic komisaria
Iruditegia
- John Robie, Katua (Cary Grant)
- Frances (Grace Kelly)
- Frances (Grace Kelly) eta John Robie, Katua (Cary Grant)
Kanpo estekak
- To Catch a Thief filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)