Tiziano Terzani

Tiziano Terzani (Florentzia, Toscana, 1938ko irailaren 14a - Pistoia, Toscana, 2004ko uztailaren 28a) kazetari eta idazle italiarra izan zen, gerra-berriemailea. 1972tik Asiako korrepontsala izan zen Der Spiegel astekari alemaniarrerako. Kazetaritza konprometituaren aldekoa izan zen, eta bidaiari humanista. Vietnamgo Gerraren lekukoa izan zen, besteak beste.

Tiziano Terzani
Bizitza
JaiotzaFlorentzia, 1938ko irailaren 14a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1938ko irailaren 14a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2004ko uztailaren 28a)
HeriotzaOrsigna (en) Itzuli, 2004ko uztailaren 28a (65 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Angela Terzani (en) Itzuli  (1962 -
Hezkuntza
HeziketaPisako Unibertsitatea
Sant'Anna School of Advanced Studies (en) Itzuli
Scuola Normale Superiore (en) Itzuli
Stanford Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta bakearen aldeko aktibista
Enplegatzailea(k)Spiegel-Verlag (en) Itzuli

tizianoterzani.com
IMDB: nm4026207 Allocine: 461035
Musicbrainz: 7bdff32f-beb7-49d5-adec-64b6a91a619d Discogs: 2503641 Edit the value on Wikidata

Haren libururik ezagunena "Il fine è il mio inizio" da, bertan jasotzen dituelarik haren semearekin izandako elkarrizketak, minbiziak jota bizitzaren amaiera bizitzen ari zenean. 65 urterekin hil zen Apenino mendien aldean. Liburu hartan oinarrituta, izen bereko pelikula egin zuten ("Das Ende ist mein Anfang"). Urte batzuk lehenago, Himalaia aldean bizi izan zen, meditazioa lantzen eta idazten.

Bibliografia

  • Pelle di leopardo. Diario vietnamita di un corrispondente di guerra 1972-1973, 1973
  • Giai Phong! La liberazione di Saigon, 1976
  • La porta proibita, 1984
  • Buonanotte, signor Lenin, 1992
  • Un indovino mi disse, 1995
  • In Asia, 1998
  • Lettere contro la guerra, 2002
  • Un altro giro di giostra, 2004
  • La fine è il mio inizio, 2006 (hilondokoa)
  • Fantasmi, 2008 (hilondokoa)

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.