Tivadar Csontváry Kosztka
Tivadar Csontváry Kosztka (Kisszeben, 1853ko uztailaren 5a - Budapest, 1919ko ekainaren 20a) hungariar margolaria izan zen. XX. mendearen hasierako abangoardiako mugimenduaren parte izan zen, eta Europan ezagututako lehen margolari hungariarretako bat.
Tivadar Csontváry Kosztka | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sabinov, 1853ko uztailaren 5a |
Herrialdea | Hungaria |
Heriotza | Budapest, 1919ko ekainaren 20a (65 urte) |
Hobiratze lekua | Fiumei kaleko hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | hungariera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta kazetaria |
Mugimendua | espresionismoa |
Aitaren arbasoak poloniarrak ziren. Hungariar sustraiekin zuen obsesioa gorabehera, Tsivadar eslovakieraz eta alemanieraz hitz egiten hazi zen. Hogei urtera arte farmazialaria izan zen. Hogeita zazpi urterekin ikuskari bat izan zuen. Ordutik aurrera munduan zehar bidaiatu zuen eta margolaritzan aritu zen.
Bere lan nagusiak 1903tik 1909ra margotu zituen eta erakustaldiak egin zituen Mendebaldeko Europan. Hungarian eszentrikotzat jo zuten bere begetarianismo eta bakezaletasunagatik.
Iruditegia
- Emakumea leiho batean eserita.
- Oreina.
- Hegazti harrapari.
- Tenis partida.
- Jendea zubi bat zeharkatzen, 1901
- Castellamare di stabia, 1902
- Selmecbányako panorama
- Maitaleen hitzordua, c. 1902
- Arrantzale zaharra
- Ur-jauzia Schaffhausen-en 1903
- Ur-jauzia Jajce-n
- 1903
- Udaberria Mostarren, 1903
- Profeta otoitzean 1903.
- Kexuen Harresia Jerusalemen, 1904
- Olibondoen Mendia Jerusalemen
- Erromesaldia zedroetara, Libano, 1907
- Zedro bakartia, 1907
- Nazareteko Mariaren putzua
- Zaldizkoak itsasoan, 1909
- Taorminako greziar antzerkiaren hondakinak, 1905
- Traui iluntzean
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.