Tiumen oblasta
Tiumen oblasta (errusieraz: Тюме́нская о́бласть, Tiumenskaia oblast) Errusiako subjektu federal bat da, oblast bat zehazki, Uraletako Barruti Federalean kokatua. Oblastak eskumen administratiboa dauka Khanti-Mansi eta Jamalia-Nenetsia lurralde autonomoen gainean. 1.435.200 km²-ko azalera du eta 2010ean 3.395.755 biztanle zituen[1]. Hiriburua Tiumen da.
Tiumen oblasta | |||
---|---|---|---|
Errusia | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Errusia | ||
ISO 3166-2 | RU-TYU | ||
Hiriburua | Tiumen | ||
Governor of Tyumen Oblast (en) | Alexander Moor (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 57°50′N 69°00′E | ||
Azalera | 1,435,200 km² | ||
Mugakideak | Komi, Nenetsia, Sverdlovsk oblasta, Kurgan oblasta, Krasnoiarsk kraia, Tomsk oblasta, Omsk oblasta, Iparraldeko Kazakhstan eta Khanti-Mansi | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 3.778.053 (2021eko urtarrilaren 1a) 85.653 (2018) | ||
Dentsitatea | 2,37 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Lurralde mota | Oblasta | ||
Barruti federala | Uraletakoa | ||
Ordu eremua | Jekaterinburgeko ordua eta Asia/Yekaterinburg (en) | ||
Matrikula | 72 | ||
admtyumen.ru/ogv_ru/index.htm |
Geografia
Errusiako erdialdean dago, Irtyx ibaiaren arroan. Mendebaldeko muturrean Ural mendiak ditu (Narodnaia mendia, 1.895 m) baina lurraldearen gehiena oso zelaia da. Aintzira ugari eta zohikaztegi zabalak daude[2].
Erreferentziak
- «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- Tyumen Global.britannica.com
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.