Tiumen
Tiumen[1] (errusieraz: Тюмень, translit.: Tiuméñ) Errusiako hiria da, Tiumen oblasteko hiriburua. Mendebaldeko Siberiako ordokiaren hegoaldean dago, Tobolera isurtzen den Tura ibaiaren ertzean[2], Moskutik 1.725 km ekialdera. 2010ean 581.907 biztanle zituen[3].
Tiumen Тюмень | |||
---|---|---|---|
hiri/herria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
Errusiako oblastak | Tiumen oblasta | ||
Hiri okruga | Tyumen Urban Okrug | ||
Alkatea | Ruslan Kukharuk (en) | ||
Izen ofiziala | Тюмень | ||
Jatorrizko izena | Тюмень | ||
Posta kodea | 625000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 57°09′N 65°32′E | ||
Azalera | 235 km² | ||
Altuera | 102 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 861.100 (2024ko urtarrilaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 2.476,2 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1586 | ||
Telefono aurrizkia | 3452 | ||
Ordu eremua | UTC+05:00 | ||
Hiri senidetuak | Kaunas, Celle, Houston, Brest eta Daqing | ||
Hizkuntza ofiziala | errusiera | ||
http://www.tyumen-city.ru/ |
Historia
Siberiako errusiar hiri zaharrena da. Izan ere, 1586. urtean sortu zuten, errusiarren hedapena indartzeko, XIV. mendean eraikitako tatariar herri baten gainean. Siberiako kolonizaziorako abiapuntu nagusia izan zen luzaroan[4]. 1782. urtean hiri izaera eman zioten.
Ekonomia
Ibai portua da eta bertatik igarotzen da Transiberiarra[5]. Nazioarteko aireportua dago, baita eskualderakoa ere. Izan ere, petrolio- eta gas-ekoizpen handia dago Tiumenen; horregatik hiria Errusiako gunerik garrantzitsuenetarikoa da, ekoizpenez eta garraioz oso estrategikoa delako, baita industriari, politikari eta kulturari dagokionez ere. Besteak beste, 2009. urtean hirurogei banketxek egoitzak zituzten Tiumenen.
Klima
Tiumenen klima kontinental hezea dago: uda beroak eta hezeak dira, eta neguak oso hotzak eta luzeak. Eguraldia sarri aldatzen da. Urtarrileko batez besteko tenperatura −16,7 °C da; baina jaso duten hotzena 1951. urteko otsailekoa da, -50 °C. Uztaileko batez besteko tenperatura 18,6 °C-koa da, eta jaso duten beroena, 38 °C.
Datu klimatikoak (Tiumen) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 5.6 | 7.0 | 17.1 | 30.7 | 34.9 | 36.2 | 37.5 | 37.4 | 31.2 | 24.1 | 12.8 | 6.7 | 37.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -10.7 | -8.1 | 0.1 | 9.4 | 17.7 | 23.3 | 24.5 | 21.2 | 14.7 | 7.3 | -3.5 | -9.1 | 7.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -15.0 | -13.3 | -5.3 | 3.7 | 11.3 | 17.1 | 18.8 | 15.8 | 9.6 | 3.1 | -7.0 | -13.0 | 2.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -19.2 | -18.1 | -10.4 | -1.3 | 5.4 | 11.3 | 13.6 | 11.1 | 5.4 | -0.4 | -10.4 | -16.9 | -2.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -46.2 | -43.7 | -38.4 | -29.5 | -10.2 | -1.9 | 0.7 | -2.7 | -8.6 | -26.7 | -41.0 | -49.2 | -49.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 25 | 15 | 17 | 23 | 45 | 55 | 89 | 60 | 57 | 38 | 34 | 27 | 485 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 0.4 | 0.2 | 2 | 9 | 16 | 17 | 17 | 19 | 19 | 13 | 4 | 0 | 117 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 24 | 19 | 15 | 8 | 4 | 0.2 | 0 | 0 | 2 | 11 | 20 | 23 | 126 |
Eguzki orduak | 67.1 | 122.0 | 181.2 | 231.4 | 280.7 | 301.4 | 304.7 | 233.1 | 161.9 | 101.4 | 68.4 | 51.1 | 2104.6 |
Hezetasuna (%) | 80 | 76 | 70 | 62 | 58 | 65 | 72 | 77 | 77 | 77 | 80 | 80 | 73 |
Iturria (1): Pogoda.ru.net[6] | |||||||||||||
Iturria (2): Weatherbase (eguzki-orduak)[7] |
Biztanleria
XIX. mendean Transiberiarra Tiumen ingurura heldu zenean hiria nabarmen hazi zen, XX. mende hasieran 30.000 biztanle inguru zituela. Bigarren Mundu Gerraren ostean Erdialdeko Errusiako langileen etorrerarekin hiria are gehiago hazi zen, 150.000 biztanlera iritsiz.
1969. urtean Mendebaldeko Siberian petrolioa eta gasa aurkitu zutenean, hiria berriro langile etorkinez hazi zen, eta hamarkada horretan 250.000 biztanle izatera iritsi zen. Handik aurrera biztanleria egonkortu egin zen, eta 1985-1991ko krisialdia gorabehera, biztanleriak gora egin zuen: 1989. urtean 476.869 biztanle zeuden. Ekonomia-gune garrantzitsua denez, hiriak hazten jarraitu izan du: 581.907 biztanle zeuden 2010. urtean.
Tiumengo biztanle gehienak errusiarrak, ukrainarrak eta tatariarrak dira.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. 157. araua. Europako hiriak. .
- Tiumen Global.britannica.com
- «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Погода и климат. Tiumengo klima. .
- Weatherbase. Weatherbase: Historical Weather for Tyumen, Russia. .