Titiburu

Gizakien anatomian titiburua[1], titiaren erdialde inguruan dagoen protuberantzia txiki bat da. 15 eta 20 esne hodi artean ditu inguru osoan, oso sentikorra den azal zati batez inguratuta dago eta kolore ilunagoa du, areola bezala ezagutzen dena. Bere betebehar fisiologikoa, emakumeetan, titia hartzen ari den umeari, ugatzetan haurdunaldian eta umearen edoskitze garaian sortzen den esnea ematea da. Gizonezkoetan, titiburuak ez dira kontutan hartzen. Hala ere, gizonetan, edoskitze kasu salbuespengarriak gertatu izan dira.

Titiburu
Emakume baten titiburu, areola eta ugatz. Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen partebularra
Identifikadoreak
Latinezpapilla mammaria
TAA16.0.02.004
FMA67771
Terminologia anatomikoa

Ugaztun jaio berriek, jaiotzatik dute titiburua bilatzearen sena, aldi berean, bertatik, elikatzeko behar duen esnea zurrupatuz. Titiburuak beti kopuru bikoitian daude ugaztun eme guztietan, eta oso gutxitan gertatzen da euren kumeak elikatzeko titiburuak ez dituzten ugaztunen kasuak, ornitorrinkoa eta ekidna bezala. Hauek, euren esnea, larruazaletik isurtzen dute euren kumeak elikatzeko.

Titiburua eta areola, gorputzeko toki erogenoak ere badira, emakumeentzat zein gizonentzat. Titiburuak, fereka leunekin estimulatuz gero, tente jar daitezke, pertsona, maitasuna egiteko prest dagoela adierazten duen zeinuetako bat, tenperatura hotzek edo kanpoan denbora asko egoteak eragin berbera izan dezakeen arren, tentetuz. Haurdunaldiak eta ondorengo esneemate garaian, titiburua pixka bat hazi egiten da, prozesu honen amaieran, behin betikoa izan daitekeen hazkuntza.

Pertsona gehienek, bi titiburu garatzen dituzte, bana titi bakoitzean, batzuk bi baino gehiago dituzten arren, eta hauei titiburu supernumerariodunak deitzen zaie. Gainontzeko ugaztunek, hainbat titiburu pare izaten dute, 3, 4 edo, zerriaren kasuan bezala, 7.

Erreferentziak

  1. «Titiburu». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2021-04-04.)

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.