Titanic Belfast museoa
Titanic Belfast museoa RMS Titanic itsasuntzi famatuari buruz Belfasten eraikitako museoa da.
Titanic Belfast museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ipar Irlanda |
Administrative territorial entity of Northern Ireland | Belfast |
Hiria | Belfast |
Koordenatuak | 54°36′30″N 5°54′35″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2012 |
Inaugurazioa | 2012ko martxoaren 31 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Eric Kuhne (en) |
Bisitariak urtean | 650.000 |
Webgune ofiziala | |
Eraikina
Eric Kuhne and Associates amerikar arkitektuek diseinatu zuten museoa. 2009 urtean hasi ziren eraikitzen eta 2012ko martxoaren 31ean inauguratu zuten. Belfastekoek "Izozmendia" (The Iceberg) esaten diote, daukan itxurarengatik.
Erakusketa
Museoaren sei solairutan bederatzi galeria daude eta beraietan Titanicen historia kontatzen da.
- Boomtown Belfast: XX mendearen hasierako hiria agertzen da, industrialki indartsua den garaia hain zuzen ere.
- Untziola: Titanicen eraikuntza eta langileen bizi baldintzak erakusten ditu.
- Uretaratzea: Titanic uretaratu zen eguna ikusten da, eta honek Belfast hirian izan zuen eragina.
- Horniketa: Titaniceko hiru klase desberdinetako gelen erreplikak daude.
- Lehenengo bidaia: Bidaiaren ibilbidea ikusten da, Belfast-Southampton-Cherburg-Queenstown eta handik ekialdera.
- Urperatzea: Titanic urperatzen ikusten da, bai eta azken uneetan izandako mezu telegrafikoak ere.
- Ondorena: Urperatzearen ondorengo egunak ikusten dira. Bizirik atera zirenen historiak, Urperatzearen inguruan egindako epaiketa...
- Mitoak eta kondairak: Titanicen inguruan sortu diren mitoak, filmeak eta abar aztertzen dira.
- Titanic azpian: Titanicen berraurkikuntza ikusten da. Itsas hondoko imaginak proiektatzen dira zinema pantaila handian.
Iruditegia
- Aurrekaldeko ikuspegia
- Museoaren behe solairua goitik ikusita
- Sarrerako Titanica eskultura
- Titanic kartela
- Inaugurazio eguna
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Titanic Belfast
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.