Titanic (1953ko filma)
Titanic 1953ko Jean Negulesco errumaniar-estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. 1912ko RMS Titanic ontziaren hondoratzean oinarritua dago. Clifton Webb, Barbara Stanwyck, Robert Wagner, Audrey Dalton, Harper Carter, Thelma Ritter, Brian Aherne eta Richard Basehart aktoreek antzeztu zuten.
Titanic (1953ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1953 |
Izenburua | Titanic |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Honen izena darama | RMS Titanic |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | hondamendi filma, film dramatikoa, ekintza-filma eta film erromantikoa |
Iraupena | 100 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jean Negulesco |
Gidoigilea(k) | Charles Brackett Walter Reisch Richard L. Breen (en) |
Antzezlea(k) | |
Clifton Webb Barbara Stanwyck Robert Wagner Audrey Dalton Harper Carter Thelma Ritter Brian Aherne (Edward Smith) Richard Basehart Allyn Joslyn (en) Edmund Purdom (en) (Charles Lightoller (en) ) Frances Bergen (Madeleine Astor (en) ) Patrick Aherne Hamilton Camp Harry Cording Mae Marsh Michael Rennie (en) Nicolas Coster William Johnstone (John Jacob Astor IV (en) ) Christopher Severn Gordon Richards (en) John Fraser | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Charles Brackett |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Edizioa | Louis R. Loeffler (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Maurice Ransford (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Sol Kaplan (en) |
Argazki-zuzendaria | Joseph MacDonald |
Jantzi-diseinatzailea | Dorothy Jeakins |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ozeano Atlantikoa |
ikusi
| |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 26. Oscar Sariak Charles Brackett, Walter Reisch, Richard L. Breen (en) Academy Award for Best Art Direction, Black and White (en) 26. Oscar Sariak Lyle R. Wheeler (en) , Maurice Ransford (en) , Stuart A. Reiss (en) |
Bideoa | YouTube |
Bitxikeria gisa, filmaren hasierako eszena batean, maila apaleko bidaiariak ontzira igotzeko portuan zain dauden unean (6:54 minutuan), senar-emazte eta seme-alabez osatutako euskal etorkin familia bat agertzen da. Clifton Webb aktoreak nongoak diren galdetzen dienean, Euskal Herrikoak direla eta euskaldunak direla erantzuten diote, "ardoen lurraldea" beren hitzetan. Protagonista eta euskal senar-emazteak mintzatzen diren bitartean, senar-emazteak beren artean "euskaraz" mintzatzen dira. Eszena hau euskaldun ikusleentzat bereziki barregarria suertatu liteke. Izan ere, berehala nabari da euskal senar-emazteak antzezten dituzten aktoreak ez direla euskaldunak, biek egiten duten sasieuskara erdaldunentzat ulertezina eta euskaldunentzat ulertezina izateaz gain komikoa izatea ere irits baitaiteke.
Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria irabazi (Charles Brackett, Richard L. Breen eta Walter Reisch) eta Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Sariaren (Maurice Ransford, Lyle Wheeler eta Stuart Reiss) izendapena jaso zuen.
Argumentua
RMS Titanic, garaiko transtlantiko handiena, ingeniaritzaren lorpen bikaina. Bere eraikitzaileak hondoraezina zela guztiz sinistuak zeuden. 1912an Southamptongo portutik atera eta New York hiria helmuga zuen. Bidaiarien artean garaiko gizarteko jauntxo eta diruduna handiak zihoaztean, bai eta Ameriketara bizimodu hobeago baten bila zihoazen etorkin apalak ere.
Aktoreak
- Clifton Webb: Richard Ward Sturges
- Barbara Stanwyck: Julia Sturges
- Robert Wagner: Gifford "Giff" Rogers
- Audrey Dalton: Annette Sturges
- Thelma Ritter: Maude Young
- Brian Aherne: Edward J. Smith kapitaina
- Richard Basehart: George S. Healey
- Allyn Joslyn: Earl Meeker
- James Todd: Sandy Comstock
- Frances Bergen: Madeleine Astor
- William Johnstone: John Jacob Astor IV
- Harper Carter: Norman Sturges
- Mae Marsh: Normanek bere eserlekua uzten dion emakumea
- Edmund Purdom: Charles Lightoller bigarren ofiziala
- Christopher Severn: Mezularia
Kanpo estekak
- Titanic film osoa ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)