Titan (mitologia)

Greziar mitologian, titanak (antzinako grezieraz: Τιτάν, Titan), Olinpoko jainko-jainkosen aurretik gobernatu zuten alegiazko jainko-jainkosa ahaltsuak ziren.

Titan-burua, Atenasko Museo Arkeologiko Nazionala
Artikulu hau greziar jainkoei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Titan».

Uranoren eta Gaiaren seme-alabak ziren. Hesiodoren Teogoniaren arabera, hamabi ziren: sei seme (titanak) eta sei alaba (titanideak; antzinako grekoa: Tιτάνις singularrean eta Tιτάνιδες pluralean). Apolodoro Atenaskoak, dena den, hamahirugarren bat aipatu zuen: Dione, Tea titanidearen bikoiztetik sortua.

Hauek ziren:

Titanak, berez, lehen belaunaldikoak baino ez badira ere, batzuetan haien ondorengo batzuei (bigarren belaunaldia) ere ematen zaie titan izena: Prometeo, Epimeteo, Atlas, Hesperos, Mentios, Hekate, Asteria, Leto, Eos, Helios, Selene; Perses, Palas, Astreos, Astrea, Eosforos eta abar.

Titanak Olinpoko hamabi jainkoen aurretik egon ziren agintean. Titanomakian («titanen gerra»), Olinpoko jainkoek, Zeus buru, garaitu egin zituzten; orduan, titan gehienak Tartaron, inframunduko eskualderik sakonenean, espetxeratu zituzten.

Ikus, gainera


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.