Tiridates III.a

Tiridates III.a, Partiako errege izan zen 35 eta 36 bitartean. Praates IV.aren biloba zen, eta Erromara bidalia izan zen, bahitu bezala.

Tiridates III.a
Bizitza
JaiotzaK.a. I. mendea
HeriotzaI. mendea ( urte)
LeinuaPartiako arsaziar dinastia
Jarduerak
Jarduerakmonarka

35ean, Partiako nobleziak, Artaban II.aren aurka matxinatu zenean, Tiberio enperadoreari, Praatesen leinuko errege bat bidaltzeko eskatu zioten. Tiberiok, Tiridates bidali zuen ekialdera, eta Luzio Viteliori, bertan erromatar autoritatea berrezartzeko agindu zion. Operazio militar eta diplomatiko abilen bidez, Viteliok bere betebeharra lortu zuen. Artabanek, bere jarraitzaileekin desertatu eta ihes egin zuen.

Orduan, Tiridates III.a izendatu zuten errege bezala, baina ez zen denbora askoz mantendu, erromatarren basailu bezala agertu baitzen. Artaban, orduan, Hirkaniara itzuli zen, dahandarrez osatutako armada handi batekin, eta partiarrek berriz izendatu zuten errege bezala. Tiridates, Seleuzia Tigrisekoa hiritik irten eta Siriara ihes egin zuen.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.