Tiranizidak

Tiranizidak, K.a.480-470 urteren artean egindako talde eskultoriko bat da, Kritios eta Nesiostes artistek talde lanean eginda. Estilo zorrotzaren barnean sartu genezakeen obra dugu, garai arkaikoa eta klasikoa lotzen dituena. Harmodio eta Aristogiton dira eskulturan ikusten diren figurak. Hauek Hiparko akatu zuten.

Tiranizidak
Jatorria
Ezaugarriak
Gaur egunera iritsi zaigun Tiraniziden lanaren kopia erromatarra. Napoli, Italia.

Testuiguru historikoa

Talde eskultoriko hau bigarren mediar gerraren ondoren egin zen. Lehenago zegoen Tiraniziden artelana, Antenor-ek egindakoa, pertsak Persepolisera eraman zuten. Bigarren mediar gerra, Jerjesek, errege pertsiarra, Darioren semea, burutu zuen. Termopiletan espartarrei irabazi zieten eta Grezian sartu ziren, hain zuzen ere Atenaseraino ailegatu ziren, baina Salaminako batailan atenastarrak pertsak garaitu zituzten eta gerra bukatu zen. Pertsiarrek Atenas bi aldiz sakeatu zuten, horietako batean Antenorren Tiranizidak eraman zuten. Gertaera honi esker konbentzionalismo arkaikoak utzi zituzten eta estilo berri bat sortu zuten, estilo klasikoa.

Estilo zorrotza

Aro Arkaikoaren eta Aro Klasikoaren artean kokatzen den estiloa da. K.a. V mendearen hasieran garatu zen, mediar gerrak bukatzean. Ez zaigu obra originalik iritsi, kopia erromatarrak soilik iritsi zaizkigu estilo honi buruz. Estilo arkaikoa ez bezala, Egeoko irletan eta mediterraneoko kolonietan nahiko sakabanaturik zegoena, estilo zorrotza soilik Grezia kontinentalean eman zen eta garaiko baloreak jarraituz, gizakiaren figuran jartzen du interesa eta honen ikuskera heroiko eta atletikoa. Eskulturak egiteko batez ere brontzea erabiliko da eta hau lantzeko argizari galduaren teknika.

Kritios

Kritios K.a. V mendeko atenastar eskultore bat izan zen, Atikako tailerretan aritu zena. Kontrapostoaren ideiaren lanketa berari dagokio, nahiz eta berak ez asmatu teoriatik praktikara eraman zuen lehena izan zen, bere Efebo-a izanki kontrapostoa agertzen duen lehen eskultura, K.a.480an egina. Beraz, esan daiteke Kritios izan zela figura garrantzitsua eskultura arkaikotik eskultura klasikora igarotzeko prozesuan, eskultura arkakaikoko hieratismoari mugimendua jarriz.

Tiraniziden historia

Atenasen K.a.561-560an Pisistrato tiranoa bilakatzea lortu zuen, Salaminako guda ostean lortu zuen errespetuagatik eta bere etsaien aurka babesteko erabiltzen zuen guardia pertsonalaz baliatuz. Pisistrato agintari nahiko humanista izan zen, Dionisiori kultu ofizialak ezarriz, arkitektura bultzatuz,... Horrela lortuz Atenaseko arteak bere loraldia bere agindupean. Bere heriotzaren ostean, K.a.527an, bere bi semeak Hiparko eta Hipias jarri zituen boterean. K.a.514. urtean Harmodio eta Aristogiton nobleek Hiparkoren aurkako konspirazio bat hasi ziren egiten, haien helburua ez dakigu ziur, baina badaude hainbat teoria honen inguruan: alde batetik esaten da Harmodio eta Aristogiton maitaleak zirela eta Hiparkok Harmodiosi hainbat alditan zenbait proposamen egin zizkiola, Aristogitonen jeloskortasuna piztuz. Bestalde, esaten da Hiparkok Harmodioren arreba iraindu zuela, izan ere ez zuen utzi azken hau panateneen prozesioan parte hartzen. [1] Azkenik, Hiparko akabatzea lortu zuen, baina atentatuan Harmodio ere akabatua izan zen. Aristogiton aldiz, Hipiasek gatibu hartu zuen eta torturatu ondoren exekutatua izan zen.

Honen ostean, bi gizonak tiranizidak bezala ezagutuak izan ziren, eta heroi bezala izendatu ziren, askatasunaren eta ondoren etorriko den demokraziaren ikur bezala. Nahiz eta Hiparko akabatzeko helburua ez politikoa izanik, baizik eta pertsonala. Hauen omenez Atenaseko agoran eskultura bat jarri izan zen, Europan izaera politikodun lehen eskultura izanik, baita ere demokraziaren garaipena ospatzen duen lehena. Gertakari honekin ez zen tiraniaren amaiera eman, baina bai kolpe garrantzitsua izan zen, ondoren Espartaren papera garrantzitsua izan zen tiraniarekin guztiz akabatzeko.

  1. N., Spidvey. Understanding Greek culture. , 133 or..

Eskulturaren Historia

Kritios eta Nesiostesen eskutik egindako lan bat da, K.a.480-470ean egina. Eskultore hauen lan originala galduta dago gaur egun eta geratzen zaiguna kopia erromatarra da. kritios eta Nesiostesena baino lehenago bazegoen Tiranizideen beste lan bat, Antenorrek eginda. Ez dakigu ez bata ez bestearen forma originala ezta bigarrenak lehenengoan oinarrituta dagoenik. Lehenengoa Jerjesek eraman zuen Persepolisera. Istorio baten arabera garai helenistikoan, Alejandro Handiak Persepolis konkistatzean Antenorrena Atenasera itzuli zuen. Hor mantendu zen Kritios eta Nesiostesen egindakoarekin garai helenistiko eta erromatarrean zehar. Bi eskulturak originala eta ondorengoa brontzez eginda zeuden. Irudiak gainera, hainbat basotan, erliebetan eta txanponetan erreproduzitua izan zen. Hala ere, gaur egunera iritsi zaigun bertsioa Kritios eta Nesiostesen kopia erromatarra da, marmolez eginda dagoena eta Napoleseko arkeologia museoan aurkitu dezakeguna.

Eskulturaren Analisia

Mukulu biribileko talde eskultorikoa da, bi figurez osaturikoa (Harmodio eta Aristogiton), tamaina berekoak dira, 1,85 metro. Beraz tamaina naturalekoak direla esan dezakegu eta marmolez eginak daude. Kasu honetan iritsi zaiguna kopia erromatarra da, originala, brontzez egina zegoena galduta dagoelako. Brontzezkoak egiteko argizari galduaren teknika erabili zen.

Eskultura irudikatzen duena eraso baten momentua da, seguruenik Hiparko akatzeko momentua da. Baita uste da Hiparkoren guardiatik defendatzen diren mometua irudikatzen duela. Figura bizarduna Aristogiton da, ezkerreko besoa aurreraka duelarik bere etsaia erasotzen. Gaur egun ezpata falta zaio irudi honi, eskuineko eskuan edukiko zuena. Ezkerreko besoan zintzilikaturik bere klamidea dauka. Ezkerreko eskua sostengatzen zuena ezpataren funda izango zen. Bere alboan Harmodio dugu, bizarrik gabekoa eta gazteagoa. Beste figura bezala etsaia erasotzen agertzen da ere, ezkerreko besoa gorantz duelarik eta galduta dagoen beste ezpata bat sostengatzen zuena. Originala baita besoa gorantz zuen, baina uste da garaiko hainbat baso eta erliebe ikusita atzerantz okertuta zegoela. [1] Figuren pisua eusteko, atzealdean eta alboetan enbor batzuek daude.


Figura bakoitzaren adina nabaria da, honek eskulturari pertsonalitate propioa ematen dio, horrela naturalismoa sartuz eskulturetan, arkaikotik klasikora pasatzeko beharrezkoa izan zen elementu bat hain zuzen ere. Pertsonalitate desberdin hau baita muskulaturan ikusi daiteke, Aristogiton zaharragoa izanik, markatuagoa dauka, esfortzua handiagoa delako. Harmodiok, aldiz, leunagoa eta ederragoa da. Esfortzua ere nabaritzen da bi pertsonaien armen erabilenean eta erasoa gauzatuko duten moduan.

Hala ere, naiz eta bi figuren adina bereizi, ez gaude oraindik erretratu errealista baten aurrean. Aurpegietan oraindik nabari daitezke arkaikoko ezaugarri batzuk, naiz eta irribarre arkaikoa galdu duten, begiak oraindik nahiko handiak dira, arkaikoko estilora gogoratzen dutenak.

Naturalismorantz jotzen duten figurak ditugu, bai aurpegietan eta bai gorputzetan, arkaikoko eskulturekin konparatuz anatomia landuagoa eta naturalagoa agertuz. Hala ere naturalismo hau idealizatuta dago, edertasun idealarekin lotzen den naturalismo bat dugu hain zuzen ere. Idealismo honekin ulertu daiteke horrelako eszena bat irudikatzeko pertsonaiak biluzik agertzea, bestela ez da ulertzen hilketa eszena batena bi gizon biluzik agertzea. Momentua oso bortitza bada ere, aurpegiek ez dute hori adierazten, hauek lasaitasuna eta baretasuna adierazten dute. Figurek beraz, garaian bilatu nahi zen heroismoa transmititu nahi zen, gorputzaren trataera atletena izanik.

Figurak jada mukulu biribilekoak dira, landutak daude aurretik eta atzetik, eta nagusiki aurretik ikusteko figurak diren, ikuspuntu desberdinen trataera ezartzen da, garaian berria zena. Figurak beraz arkaikoan oso ohikoa zen frontaltasuna galtzen hasten da. Frontaltasun hau ez da soilik lortzen mukulu biribileko figurak lantzen, figuren jarreran ere nabaritzen da frontaltasuna haustearen nahi hori, eskulturak aurreraka eramatean hankak eta besoak. Honekin ere lortzen da figuretan tentsio moduko bat agertzea, horrela ere hautsiz arkaikoan ohikoa zen figuren hieratismoarekin eta mugimendua ezarriz figuretan. Hankak aurreraka eramatean ere lortzen da gorputz osoa aurrera eramatean, figuretan kurbak sortuz, hauek ere mugimendua ematen diotenak. Hala ere, naiz eta mugimenduaren berritasun hauek ezarri, nabaria da oraindik figurak geometrismo apur bat agertzen dutela, eta mugimenduaren barnean hieratismo bat, nabaritzen da mugimendua ez dela guztiz erreala eta naturala oraindik.

Arrazoi hauengatik ikusi dezakegu estilo zorrotzeko figura baten aurrean gaudela, klasikoan landuko diren berriztasunak ezartzen ditu (mugimendua, adibidez), baina hauek oraindik ezaugarri arkaikoekin nahasten dira, beraz trantsizio lana baten aurrean aurkitzen garela esan dezakegu.

Bibliografia

ROBERTSON, M.: El arte griego. Madril, Alianza editorial, 1987..

LEÓN ALONSO, P.: Historia del arte: el arte griego (II). Madril, Historia 16, 1990.

SPIVEY, N.: Understandig greek sclupture, Londres, Thames and Hudson Ltd, 1996.

FHER, B.: Los tiranicidas o ¿es posible eregir un monumento a la democracia?, Madril, Siglo XXI editores, 1997.

BLANCO FREIJEIRO, A.: Arte griego, Madril, CSIC, 1996.

TOVAR, A., RUIPEREZ, M.S.: Historia de Grecia, Bartzelona, Montaner y Simon S.A., 1963.

SWOBODA, H.: Historia de Grecia, Bartzelona, Editorial Labor S.A.,

De Villena, L.A.: “Los tiranicidas: héroes y amantes”, La aventura de la historia, 186. zbk., 2014, 34-37.

Kanpo estekak

  1. Fher, B.. Los tiranicidas o ¿Es posible erigir un monumento a la democracia?. , 8 or..
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.