Tipxar

Tipxar (txuvaxeraz: типшар) Volgako eskualdeko hainbat herritan egiten den edo zen suizidio mota bat da. Etsaiaren mendekua hartzea edo norberaren errugabetasuna adieraztea du helburu. Txuvaxen artean izan zen ohikoena, neurri txikiagoan udmurten artean, are gutxiago mari eta mordoviarren artean[1][2][3][4][5].

Etimologia

Vasili Sboiev historialariaren Txuvaxei buruzko oharrak liburuaren arabera, «tipxar» hitza arabierazko tebb («heriotza») eta txuvaxerazko xar («zoritxar») hitzetatik dator[6][7].

Arrazoiak eta kasuak

Tipxar ez da injustiziarekiko erremisioaren seinale, protesta modu bat baizik[4].

XX. mendean zehar, oso arraroa zen txuvaxen artean. Emakumeen eta gizonen arteko harreman intimoen epaiketa pertsonal gisa bakarrik geratu zen[4].

Gaur egun

2013az geroztik, Errusiako hedabideek arreta jarri zuten txuvaxen eta udmurten autoinmolazio edo itotze kasu batzuen inguruan. Hori azaldu nahian, prentsak tipxar ekarri zuen gogora[8].

  • 2007ko abenduan, Eduard Motxalov txuvaxiar oposiziogile eta enpresaburua Moskuko Plaza Gorrian bere buruari su ematen saiatu zen, delitugileen aurkako auzi penala lortzeko. Aurpegian eta eskuetan erredurak zituela, Sklifosovski Institutuko ospitalera eraman zuten, non hilabete bat baino gehiago eman zuen[9].
  • 2011ko azaroan, Grigori Alekseiev txuvaxiar akziodun engainatua bere buruari su ematen saiatu zen Moskuko Kremlingo Kutafia dorrearen ondoan[8][10].
  • 2012ko abenduan, Moskuko oblastan lanean ari zen txuvaxiar emakume batek soldata ordaintzea eskatu zuen autoinmolazioa mehatxatuz[8].
  • 2013 hasieran, Vasili Poklakov Txuvaxiatik etorritako Afganistango gerrako beteranoak Plaza Gorrian autoinmolazio saiakera bat antolatu zuen, Txeboksaryn beteranoentzako errehabilitazio zentro bat eraikitzeko arazoaz agintarien arreta erakartzeko asmoz[8]. Gorputzaren ehuneko 45ean erredurak zituela, ospitalera bidali zuten[11].
  • 2019ko abuztuaren 20an, Aliona Blinova txuvaxiar haur-eskolako irakasleak, bere esanetan, oposizioko mitin batera joateagatik kaleratu ondoren, protesta gisa bideo labur bat grabatu ostean, tipxar bat egin zuen Volgara salto eginez txalupa batetik, lepoan harri bat zuela, baina bizirik atera zen. Geroago esan zuen flash mob bat baino ez zela[12].
  • 2019ko irailaren 10ean, Albert Razin udmurtiar aktibistak bere buruari su eman zion udmurteraren aldeko pikete batean, «Bihar nire hizkuntza hiltzen bada, gaur hiltzeko prest nago» kartelarekin. Gorputzaren %90ean erredurak jasota, ospitalean hil zen[13][14].

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. (Errusieraz) Мельников, Андрей. «Бунт языческого Разина» Новая газета 2019-09-17 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-09-20) (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
  2. (Errusieraz) Потапов, А.А. (2017). «Сарапульские городничие, кто они? Истории из жизни уездного города XVIII—XX веков» Герценка: вятские записки 33 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-08-15) (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
  3. (Errusieraz) Никитина, Эрбина. «Этноменталитет удмуртов» Национальные менталитеты: их изучение в контексте глобализации и взаимодействия культур jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-06-27) (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
  4. (Errusieraz) Никитина, Эрбина. (2005). «"Типшар" как особенность чувашского менталитета» Народная школа 1 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-10-22) (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
  5. (Errusieraz) Кирчанов, Максим. (2015). ««Вилĕм» / «смерть» в чувашской традиционной культуре: попытка фиксации и интерпретации» Российский журнал исследований национализма (Воронеж: Воронежский государственный университет) 1-2: 17-23. ISSN 2221-0792. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-06-20) (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
  6. (Errusieraz) Федотов, М.Р. (1996). Этимологический словарь чувашского языка. 1 Чебоксары: Чувашский государственный институт гуманитарных наук, 435 or. ISBN 5-87677-001-9..
  7. (Errusieraz) Сбоев, Василий. (2004). Заметки о чувашах. Чебоксары: Чувашское книжное издательство ISBN 5-7670-1349-7. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-01-31) (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
  8. (Errusieraz) «Волну самосожжений среди чувашей объяснили возрождением типшара» Свободное слово 2012-02-21 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-02-24) (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
  9. (Errusieraz) Михайлина, Елена. «Увидеть Кремль – и обгореть» Московский комсомолец 24664 2008-01-13 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-01-28) (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
  10. (Errusieraz) Словецкий, Виталий. «Чуваши примеряют типшар» Свободная пресса 2013-02-21 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-02-23) (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
  11. (Errusieraz) «Чебоксарец поджёг себя на Красной площади в Москве» Свободное слово 2013-08-02 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-02-11) (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
  12. (Errusieraz) Алексеев, Павел. «В Чебоксарах активистка инсценировала традиционный чувашский обряд посмертной мести. Она хотела привлечь внимание властей к социальным проблемам» 7х7 2019-08-22 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-12-28) (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
  13. (Okzitanieraz) «Odmortia: s’es mes fuòc per protestar contra las politicas lingüicidas de Russia» Jornalet 2019-09-13 (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
  14. Bustos, Alex. «Errusiak ez du gutxiengoen beharrik» Berria: 15. 2020-09-23 (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.